Arabiar atsotitzak
Wikiquote(e)tik
- "Ala handia da, baina ondo lotu zure gamelua".
- "Belarriek ez diote ezertarako balio burmuin gorrari".
- "Dirua duen zakurrari zakur jauna deitzen zaio".
- "Esku bakarrak ezin du txalorik jo".
- "Ez ezazu berbarik egin, esango duzuna isiltasuna baino ederragoa ez bada".
- "Ez zaitez saiatu makila oker baten itzala zuzen jartzen".
- "Gizon batek gamelu baten antza duzula esaten badizu, ez egin kasurik. Bik esaten badizute, begira zaitez ispilu batean".
- "Konponbidea badu, zergatik kexatzen zara? Eta konponbiderik ez badu, zergatik kexatzen zara?"
- "Lagun batek etsai batek baino min gehigo egiten du".
- "Txakurrak zaunkaka, karabana pasa egiten da".
- "Zigor itzazu inbidia dizutenak eurei ongia eginez".