Askatasuna
Wikiquote(e)tik
"Gizakia aske izatera kondenatuta dago". - Jean-Paul Sartre
Askatasuna gizakiak gauza jakin bat egiteko ahalmena definitzen duen kontzeptu filosofikoa da.
Esanak [aldatu]
- "Anaia Nagusiaren aurpegia aienatu egin zen, eta, haren lekuan, Alderdiaren hiru sloganak agertu ziren letra lodi eta larriz: Gerra da bakea. Askatasuna da esklabotza. Ezjakintasuna da indarra". - 1984 (eleberria)
- "Askatasuna denen eskura ez dagoen luxua da". - Otto von Bismarck
- "Askatasuna ez da hobea izateko aukera bat besterik". - Albert Camus
- "Askatasunak beldurra ematen du erabiltzearen ohitura galdu denean". - Robert Schuman
- "Berandu baino askoz lehenago, gizarte hobea eraikitzeko gizon librea pasatuko den zumardi handiak berriro irekiko direla jakiteari jarrai iezaiozue".
- Salvador Allenderen azken hitzaldia, 1973ko irailaren 11n.
- "Egia da askatasuna gauza ederra dela, hain ederra ezen arrazionatu egin behar dela". - Vladimir Lenin
- "Ez dago askatasunerako biderik, bidea bera da askatasuna". - Indira Gandhi
- "Ezinezkoa da askatasuna duen gizon batek bera gabe egoteak zer esan nahi duen jakitea". - Truman Capote
- "Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute". - Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, 1. atala.
- "Hau da jakinduriaren azken ondorioa: askatasuna eta bizitza egunero konkistatzen badira merezi dira". - Johann Wolfgang von Goethe
- "Mundu modernoan, askatasuna errealitatearen aurkakoa da; baina hala ere bere ideala da". - Gilbert Keith Chesterton