Bakea
Wikiquote(e)tik
Bakea harmonia egoera da, gerra edo biolentzia eza.
Esanak [aldatu]
- "Anaia Nagusiaren aurpegia aienatu egin zen, eta, haren lekuan, Alderdiaren hiru sloganak agertu ziren letra lodi eta larriz: Gerra da bakea. Askatasuna da esklabotza. Ezjakintasuna da indarra". - 1984 (eleberria)
- "Bakea baino lehenago, egia". - Miguel de Unamuno
- "Bonba atomikoaren indarra gera zezakeen armaren bati buruz galdetu zidatenean, nik denetan onena iradoki nuen: bakea". - Albert Einstein
- "Emaiozue aukera bat bakeari". - John Lennon
- "Ez dago bakerako biderik, bakea da bidea". - Mahatma Gandhi
- "Gerra giza irudimenaren asmakizun bat da, eta giza irudimenak bakea ere asma dezake". - Winston Churchill
- "Isiltasunaren fruitua otoitza da. Otoitzaren fruitua fedea da. Fedearen fruitua maitasuna da. Maitasunaren fruitua zerbitzua da. Zerbitzuaren fruitua bakea da". - Kalkutako Teresa
- "Italian, Borgiatarren menpeko 30 urtetan, gerrak, hilketak... Izan ziren. Baina baita Michelangelo, Leonardo Da Vinci eta Pizkundea ere. Suitzan, berriz, maitasunean, demokrazian eta bakean bizi izan ziren bostehun urtez. Eta zein da emaitza? Kuku-erlojua!" - Orson Welles (The Third Man filma)