Bizitza

Wikiquotetik
Ume jaioberria

Bizitza edo bizia izaki bizidun baten jaiotzetik heriotzera doan denbora-bitartea da.

Esanak[aldatu]

  • "Beste plan batzuk egiten zabiltzan bitartean gertatzen zaizun hori da bizitza". - John Lennon
  • "Bidean hamaika zauri egin dizkidate arantzek, baina eskuratu ditut masusta lodiak ere. Bizitzako pozak arantza arteko masustak dira, eskua zaurituz gero bakarrik lortzen duzu lodiena". - Karmele Jaio, Musika airean (2009).
  • "Bizitza bakoitzak hilezkortasunaren bere imitazioa egiten du". - Stephen King
  • "Bizitza ederra da. Etorkizuneko belaunaldiak gaitz, zapalketa eta indarkeria orotatik libra dezatela eta guztiz goza dezatela". - Leon Trotski (testamentutik)
  • "Bizitza honetatik gauza denak bere gustura nahi dituenak, disgustu ugari izango ditu". - Francisco de Quevedo
  • "Bizitza ibaia da. Isurkor eta galkorra. Eta horregatik ezinezkoa da ibai berean bi aldiz murgiltzea". - Fernando Morillo, Gloria Mundi (2004).
  • "Bizitza lehen planoan ikusten denenan tragedia bat da, baina komedia panoramikaz ikusten bada". - Charles Chaplin
  • "Bizitza lehiaketa da, itzuri ezinezkoa. Ez du gogorrenak edo zalapartarienak irabazten, isilak baizik, begirale erneak eta gauzak ongi neurtzen dakienak". - Gotzon Garate, New York, New York (2008).
  • "Bizitza maitatzen duzu? Ez ezazu orduan denborarik gal, berorrekin bait dago egina bizitza". - Benjamin Franklin
  • "Bizitza teatro lan bat da; ez du ardura zenbat iraun duen, baizik eta zeinen ondo antzeztua izan den". - Seneka
  • "Eternitatea ez da bizitza baino luzeagoa". - René Char
  • "Gizakien existentziaren sekretua ez dago bizitzean soilik, baita zertarako bizi den jakitean ere". - Fedor Dostoievski
  • "Hildakoen bizitza, bizien oroimenean dago". - Zizeron
  • "Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki". - Euskal atsotitza
  • "Neke gaberik, ez da bizitzerik". - Euskal atsotitza
  • "Norberarekin bizitzeko artea ezagutzen duenak, ez daki aspertzea zer den". - Erasmo Rotterdamgoa
  • "Sutsuki maitatu ez duen gizonak, bizitzaren erdirik ederrenari buruz ez daki". - Stendhal
  • "Zer egingo diagu ba? Hil arte bizi". - Euskal atsotitza

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Bizitza
Commonsen artxibo gehiago dago:
Bizitza