Charles Baudelaire

Wikiquotetik
Charles Baudelaire

Charles Pierre Baudelaire (Paris, 1821eko apirilaren 9a - 1867ko abuztuaren 31) poeta, kritiko eta itzultzaile frantsesa izan zen.

Esanak[aldatu]

  • "Barrea satanikoa da, beraz, sakonki gizatiarra".
  • "Bizioetan akatsgabeena da gaizkia ergelkeriagatik egitea".
  • "Ederra arraroa da beti. Arinki desitxuratua ez dena erabilgaitza izateko tankera du".
  • "Giza-eskubideen zerrendara bi eskubide gehitu beharko lirateke: desordenarako eskubidea eta alde egiteko eskubidea".
  • "Gizarte-jarduera batean norberak besteengandik gozatzen du".
  • "Gizonaren bihotza hiriaren forma baino astiroago aldatzen da".
  • "Halabeharrak hala nolako elastikotasuna du zeini giza-askatasuna esaten zaion".
  • "Irregulartasuna, hau da, ustekabekoa, ezustea edo harridura edertasunaren osagai ezinbesteko eta berezkoak dira".
  • "Maitasuna konplizerik gabe egin ezin daitekeen krimena da".
  • "Ni nauk zauria zein labana!"
  • "Zer da artea? Prostituzioa".
  • "Zer da maitasuna? Norberetik irtetzeko desira".
  • "Zerua ala infernua, zer axola dio?"

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Charles Baudelaire
Commonsen artxibo gehiago dago:
Charles Baudelaire