Ernest Renan

Wikiquotetik
Ernest Renan, 1870eko hamarkadan.

Joseph Ernest Renan (Tréguier, 1823 – Paris, 1892) filosofoa, historialaria eta idazlea izan zen.

Esanak[aldatu]

Renanek esanak[aldatu]

  • "Nazio baten existentzia (barka zaidazue metafora hau) eguneroko plebiszitua da, indibiduoaren existentzia bizitzaren baiespen betiraunkorra den eran".
    • Iturria: Qu'est-ce qu'une nation? (Zer da nazioa?)

Renani buruz esanak[aldatu]

  • "Renan batez ere mito bat baita (adiera txarrenean orain), XIX. mendearen hondarretako borroka urte ilunen memoriatik ezker laizistak bezala eskuin errepublikarrak erabilgarria: laizismoaren borroken ikono mitikoa, Pariseko Komuna odoletan zanpatu osteko Errepublikaren itsasargia, Maurresen gisako nazionalisten profeta. Matxinadez eta abentura politikoez asperturiko burgesia frantsesaren neurri-neurriko heroi nazionala beti".
    • Iturria: Joxe Azurmendi, Historia, arraza, nazioa, Donostia: Elkar, 2014. 9.or
  • "Renan nazionalismo frantsesaren zerbitzaria desonestasun intelektual lotsabakoeneraino da".
    • Iturria: Joxe Azurmendi, Historia, arraza, nazioa, Donostia: Elkar, 2014. 11.or

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Ernest Renan