Euskal atsotitzak
Wikiquote(e)tik
A - B - C - D - E - F - G - H - I - L - M - N - O - P - Q -R - S - T - U - V - Y - Z
- "Abendua jai huts eta gau huts".
- "Abenduko eguna, argitu orduko iluna".
- "Aberatsa tranpa hutsa, pobrea amets hutsa".
- "Adiskide onekin orduak labur".
- "Aho hertsitik ez da eulirik sartzen".
- "Ahozabal luze, logale edo gose".
- "Aita biltzaile, seme gastatzaile".
- "Albixu ipurdi pixu".
- "Aldatza ipurdi latza".
- "Aldi joana ez da itzultzen".
- "Alferrarentzat jana eta langilearentzat lana ez da inoiz faltako".
- "Alferrik da ura joanda gero presa egitea".
- "Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen".
- "Amen, zu hor eta ni hemen".
- "Ametsa gogoaren igandea".
- "Apaizak eta praileak, hegal gabeko beleak".
- "Apaizaren lapikoa, txikia baina gozoa".
- "Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainean".
- "Ardi galdua atzeman daiteke, aldi galdua berriz ez".
- "Ardoa: Nafarroako bikarioa".
- "Ardo gozoak lau begi eta oinik ez".
- "Arribe eta Atallo: urre gorrizko bataio".
- "Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak".
- "Asko egin nahi, gutxi egin bai".
- "Askoren mina, tontoen atsegina".
- "Astarrak umea egingo dik hi mugitzerako!"
- "Astigarreta: aguzkia atera orduko erreta, euria hasi orduko erreka".
- "Astoak mandoari belarri luze".
- "Astoa, zaldiz jantzi arren, beti asto".
- "Ataunen eta Zegaman, egunez ikusi eta gauez eraman".
- "Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu".
- "Auziaren ondoren, galtzen duena larru gorrian eta irabazten duena alkondara hutsean".
- "Azaroa hotz, negua motz. Azaroa bero, negua gero".
- "A zer parea, karakola eta barea".
- "Azak eta porruak eroan ditu neguak".
- "Azeriak, isatsa luze".
- "Azkar eta ondo usoak egiten du hegan".
B [aldatu]
- "Bakoitzak bere astoari egiten dio arre".
- "Bakoitzak bere zoroa bizi du".
- "Balantza duen aldera erortzen da arbola".
- "Balea esan eta belea izan".
- "Baleki gazteak, baleuka zaharrak".
- "Balizko errotak, irinik ez".
- "Balizko esnearekin ezin gosaldu".
- "Baño! Euria denean laño".
- "Baraibar, lainoa bar bar".
- "Baratxuria, zazpi gaitzen kontrako janaria".
- "Bat eman eta bi hartu".
- "Bat esan eta bestea egin, nola asmatu horrelakoekin?"
- "Beasain herri txiki, baina jende gehiegi"
- "Begi bat aski du saldunak eta ehun ez ditu sobera erostunak".
- "Beldur denaren ezpatak punta motz".
- "Beleak ez dau belakirik jaten".
- "Belearen umea, belakumea".
- "Beltz guztiak ez dira beleak".
- "Berandu jaikitzen bazara, eguneko lanak atzera".
- "Bere etxe pobrea, erregerena baino hobea".
- "Besteen faltak aurreko aldean, geureak bizkarrean".
- "Beste lekuetan ere txakurrak oinutsik ibiltzen dira".
- "Besteren akatsak ikusteko ez da betaurreko beharrik".
- "Besteren ama, ona; norberea, askoz hobea".
- "Betelu: deabru guztien ikuilu".
- "Beti jan eta beti me, demonio lepome".
- "Biboa uste eta baboa izan".
- "Bista ona eta elkar ezin ikusi".
- "Bizkaitarrena, jan da hotzitu".
- "Bostak eta iluna, txerria hiltzeko eguna".
- "Bost xentimoko pupua, hamar xentimoko trapua".
- "Burdina berotan jo behar da".
- "Burla minena, egia dioena".
- "Bururik ez duenak, hankak ibili behar".
D [aldatu]
- "Dagoenean bon-bon, ez dagoenean hor konpon".
- "Dagoenean par-par, ez dagoenean negar".
- "Dezagun gutxi dezagun beti".
- "Diruak malkarrak zelaitzen".
- "Dirua morroi ona, baina nagusi txarra".
E [aldatu]
- "Egia egi, ogia ogi, ardaua ardau, bi ta bi lau".
- "Egia erran eta adixkidea gal".
- "Egia eta fedea, Ezkurrako legea".
- "Egiak ez ditu bi bide".
- "Egintzak lo eta jango dek mehe, izan arren bi neskame".
- "Egon lo ta jango dek/n mehe".
- "Eguarri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei hilabeteak halako".
- "Eguarrietan eguzkia; Pazkoetan elurra".
- "Eguberri argi, lastotsu ogi".
- "Eguberri argitsu, ogia gero lastotsu".
- "Eguberri, arimak ere berri".
- "Eguberri berri, nik atorra berri; maukarik ez, ajolik ez".
- "Eguberri, eroak igerri, zohiek ere larri".
- "Eguberri ilargiarekin, artzaina axuriekin".
- "Eguberri ilunetan soroetan gari asko".
- "Eguberriko aro beroak, Bazkokoz histen".
- "Eguberrirainoko larrazkena, Pazko arteko neguaren ama".
- "Eguberritan eguzkia, bazkotan elurra".
- "Eguberritan ilbera, inauteriz ilberri".
- "Eguberriz itzalketa dabilanak bilatuko du Pazkoz supazterra".
- "Eguberriz leihoan, bazkoz sutondoan".
- "Eguberriz ulitzak... kasu! Ikusiko dituzu Pazkoz horma ziriak".
- "Eguerdiko euria, egun guztiko euria".
- "Eguzkia eta euria, erromako zubia".
- "Eguzki bera on eta gaiztoentzat".
- "Eguzki eta euri, martxoko eguraldi".
- "Elur melur, ez nauk hire beldur, etxean badiat nahiko arto eta egur".
- "Enbidiosoa, bere etsai osoa".
- "Entzun eta isil, baiezko borobil".
- "Eroriz ikasten da oinez".
- "Erreka oro itsasorat ari".
- "Errementariaren etxean zotza nagusi".
- "Errezil: nekez jaio eta errez hil".
- "Esandako hitzak lotzeko ez duzu giltzarik topatuko".
- "Eskerrik asko, Mari Belasko! Okela gutxi eta salda asko".
- "Eskola umeak sasiz sasi, asko jan eta gutxi ikasi".
- "Eskuak garbitzea baino, ez zikintzea hobe".
- "Eskuko behatzak ere ez zituen Jainkoak berdinak egin".
- "Etxarri: lepoa bete txintxarri".
- "Etxean otoitzik ez egiten, eta auzoan meza ematen".
- "Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da".
- "Euskara bihotzean baina erdara ezpainean".
- "Ez da horixe atzo goizekoa".
- "Ez dauka horretxek mingainean herdoilik".
- "Ez duk larrosik arantza gaberik".
- "Ez eukitxa ere, maite zaitxunak emango dizu".
- "Ez gehiegi hitz egin, nahi ez bada huts egin".
- "Ez herriko ta ez mendiko".
- "Ezina nekez egina".
- "Ezkondu baino lehen, kontu zer egiten den".
- "Ezkongaietan bero, kontuak gero".
F [aldatu]
- "Festak aurrea ederrago du atzealdea".
G [aldatu]
- "Gabiri: leku askotatik agiri".
- "Gaitza, lapur isila".
- "Gaitzarentzat ez da adinik".
- "Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak gogoan hartu".
- "Ganorabakoen etxean goizeko salda arratsean".
- "Gauez hor, egunez han".
- "Gaur egin dezakezuna biharko ez utzi".
- "Gaur hitza eman, bihar haizeak eraman".
- "Gaurko lana, biharko ogia".
- "Gazteak baleki, zaharrak baleza".
- "Geroa, alferraren leloa".
- "Gezurra esan nuen Getarian eta ni baino lehenago zen atarian".
- "Gezurrak hankak motzak".
- "Gezurtiak zer duen merezi? Egia esatean ez sinetsi".
- "Gizona gizon, katua mixon".
- "Gizona lepotik gora neurtzen da".
- "Goien dagoenak jotzen du kukurruku".
- "Goizean porruslada eta eguerdian azak, aise kabituko zaizkik ipurdian galtzak".
- "Goiz gorri arrats euri".
- "Goizeko laino gorri, gaueko iturri".
- "Goseak begiak argi".
- "Gu behartu orduko, itsasoa agortu".
- "Gu ta gu ta gu, azkenean gurugu: besteak irabazi eta guk galdu".
- "Gure katuak buztana luze, besteek hala dutela uste".
- "Gustuko lekuan aldaparik ez".
- "Gutxi ikasia, beti jakintsu".
H [aldatu]
- "Haitzean jaioak haitzera nahi".
- "Hara bi: zu bat eta beste ni".
- "Haritz eroriari, zuzentzen zailago
- "Harriak ez du begirik".
- "Hartzaile bizkor, emaile koxkor".
- "Hartzeko pronto, emateko tonto".
- "Haundia beti legez, txikia behin ere ez".
- "Hegaztia airerako, gizona lanerako".
- "Hi ere inbidia partitu zen mahaian izango hintzen".
- "Hitzek baino gehiago lortzen dute malkoek".
- "Hoa antzarrak perratzera!"
- "Hobe da bat eskuan, ez bi auzoan".
- "Hobe da oinez eta segurura, eta ez zaldiz eta zulora".
- "Hor konpon, Marianton!"
- "Hostoak erori, habiak ageri".
I [aldatu]
- "Ibiltari gauean, logale goizean".
- "Idiazabal: zeruko ateak zabal".
- "Ilargi eta laino, sorginentzat giro".
- "Ilea zuritzea hobe da burua baino."
- "Iluntzean berandu eta goizean goiztarra, baserri txarreko maiztarra".
- "Inor ez da ikasia jaiotzen".
- "Isilik dagoenak ez dio gezurrik".
- "Isilik oiloak pixa egin arte!"
- "Itsasoan ura ta zerua ta konforme ez dana ondura".
- "Izena duena, da".
- "Izenetik izenera gogoa zubi".
J [aldatu]
- "Jalgi hadi plazara".
- "Jan eta lo, potolo".
- "Jainkoa: bat eta bera nahikoa".
- "Jainkoa: gauza guztien gainekoa".
- "Jaten duten santuekin ez dago fidatzerik".
- "Jesus, Maria eta Jose; beti jan eta beti gose".
K [aldatu]
- "Kalean uso, etxean otso".
- "Kanpaia nahi ez duenak aditu, ez dezala soka mugitu".
- "Katurik ez dagoen etxean saguak dantzan".
L [aldatu]
- "Lana, osasuna".
- "Lanik errazena, agintzea".
- "Lan lasterra, lan alferra".
- "Lasai eta ondo, usoak hegan".
- "Laztan asko ta maite gitxi, asko gure eta bertan itxi".
- "Lehen hala, orain hola, gero ez jakin nola".
- "Lekunberri zakur herri".
- "Lurrak hazi eta lurrak jan".
- "Luzara egiak guziak argira".
M [aldatu]
- "Maria: Orion trumoia eta Markiñan euria".
- "Marinelaren emaztea, goizean senardun, arratsean alargun".
- "Martxoko ostotsak, berrogei eguneko negua".
- "Medikuak gorputza garbitu, apaizak arima, abokatuak poltsa".
- "Munduan hiru gauza galtzen dira alferrik: pobrearen arrazoia, mendiko egur igarra eta alferraren indarra".
- "Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki".
N [aldatu]
- "Nagusi askoren astoa goseak hil".
- "Nahi bada jan, egin behar da lan".
- "Naturak galdetzen zaionean bakarrik erantzuten du".
- "Neke gaberik, ez da bizitzerik".
- "Nirea nire, zurea gure".
- "Nola soinu, hala dantza".
- "Nolako zura, halako ezpala".
- "Non gogoa, han zangoa".
O [aldatu]
- "Ogi gogorrari, hagin zorrotza".
- "Oiartzun: pareta zaharrak erantzun".
- "Oinezkorik nahi ez, zaldikorik etorri ez".
- "On egin deizuela janak eta kalterik ez edanak".
- "Ongi eginez gero loa, osasuna ongi doa".
- "Ongi egin eta ez beitu zeini".
- "Osasuna munduko ondasuna".
- "Otsoa artzain".
- "Otsoak ere ez du bere haragirik jaten".
P [aldatu]
- "Pekatu arina norberak egina".
- "Penaren karameloa, esperantza".
S [aldatu]
- "Sagarrak axala eder, harra berdin aiher".
- "Saldu orduko, damutu".
- "Santa Luzi: gaua moztu eta eguna hazi".
- "Sasiak entzuna bitik bat gezurra".
- "Segura: asko hil eta gutxi zerura".
- "Sua eta ura belaunetik behera".
- "Sua! Gabonetan txapan eta San Juanetan plazan".
T [aldatu]
- "Txantxangorriak baino buru behiago ez dik horrek".
- "Txapel batekin bi buru ezin estali".
- "Txapela buruan ibili munduan".
- "Tximinoa arbolan gorago, haren ipurdia ageriago".
- "Tximist haundi eta euri gitxi".
- "Txoriak ere duen hainbat odol ematen du".
- "Txurrut bat, txurrut bi; konturatzeke zilipurdi".
U [aldatu]
- "Urak eginen du bide".
- "Urrea esan eta urria eman".
- "Urruneko eltzea urrez, gerturatu orduko lurrez".
- "Urrutiko intxaurrak hamalau, bertara joan eta lau".
- "Urte askoan txapela kaskoan".
- "Urte zaharra bukatzean, saguzaharra burduntzian".
- "Usteak erdia ustel".
Z [aldatu]
- "Zahar hitzak, zuhur hitzak"*
- "Zaharrari azkar joateko eta haurrari geldi egoteko esatea berdin da".
- "Zapata zuriak paperez, euria denean batere ez".
- "Zapatak zapata jagoten du, abarkak abarka ez".
- "Zakurrik onena etxekoa: emaztea auzokoa".
- "Zein haginetan den mina, han da mihina".
- "Zenbat buru, hainbat aburu".
- "Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta burua beherago".
- "Zer egingo diagu ba? Hil arte bizi".
- "Zerua ta lurra aspertuak omen zauden eta itsasoa egin zuten".
- "Zikina hirietan, irina baserrietan".
- "Zozoak beleari ipurbeltz".
- "Zuhaitz ihartua, sutara".
- "Zuhur dabilena da abilena".