Federico Jiménez Losantos

Wikiquote(e)tik

(Federico Jimenez Losantos(e)tik birzuzenduta)
Salto egin: nabigazioa, bilatu
Federico Jiménez Losantos

Federico Jiménez Losantos (Teruel, Espainia, 1951ko irailaren 15a), kazetari eta idazle espainiarra da. Espainiako Elizaren COPE irrati kateko esataria da.

Edukiak

[aldatu] Esanak

[aldatu] Euskaldunak

  • "ETA da agintzen duena, inoiz ez du gobernatzeko asmorik izan. Boterea lor dezakeela uste duenean botere osoarekin izango da, Kubaren antzera".
  • (Euskal gatazkaren irtenbideari buruz galdetutakoan) "Nik ez dut inoiz euskal gatazka aipatzen. Nik terrorismoa eta diktadura nazionalista aipatzen ditut. Irtenbide bakarra horien aurka borrokatzea da, edozein totalitarismorekin bezala".
  • (Euskal Herria independentea balitz) "Espainiak ez luke onartuko eta aro arriskutsu batean sartuko ginateke, terrorismo nahiko orokorrean, Arzallus eta Ibarretxe terrorismoa defendatuz ariko lirateke baina nazioarteko foroetan. Alegia, ia-ia orain bezala".
  • "Gertatzen dena da euskal espainolistak hain heroikoak direla, ezen ezinezkoa dela heroiko gisa ez estimatzea eta horrela euren auzokide totalitarioak konpentsatzea".
  • "UPN heroikoari dagokionez, berari esker existitzen da Nafarroa. PSOEk eta UCDk berak ere Euskadi jaio berriari eman nahi zioten".

[aldatu] Kataluniarrak

  • "Estatu kolpe hau (Kataluniako estatutuaren proposamenari buruz), berriro diogu, ez da PSOEk eta ERCk buruturiko lehena. Ez da Espainiako errege batek babesturiko lehena ere. Baina azkena eta behin betikoa izan liteke".
  • "Katalanofobia espainiar bati zuek bezalako jendea entzutean sortzen zaion erreakzioa da".
    • ERC alderdiko politikariei zuzenduz.
  • "Kataluniako gizartearen gaitza nazionalismoa eta ustelkeria dira duela 25 urtetik, eta Kataluniak hori merezi du".
  • "Katalunian de facto diktadura bat bizi da, izu gorriarekin hitzarmena barne hartu duen errejimen despotikoa".
    • El Mundo egunkaria, 2005eko azaroaren 7a.

[aldatu] Kanpo loturak

Wikipedia-logo.svg
Beste hizkuntzetan