Edukira joan

Haruki Murakami

Wikiquotetik
Haruki Murakami (2005)

Haruki Murakami (1949- ) japoniar idazlea da.

Esanak

[aldatu]
  • "Gorrotoa itzal beltz eta luzea da. Askotan, sentitzen duenak ere eza daki nondik datorkion. Aho biko arma. Etsaia zauritzen dugun bakoitzean geure burua ere zauritzen dugu. Zenbat eta zauri larriagoa eragin, geurea orduan eta larriagoa bada. Gorrotoa oso arriskutsua da. Eta, gure bihotzean sustraiturik, bertatik erauztea lan eskerga da." - Munduari giltza ematen dion txoriaren kronika, 1995.
  • "Azken batean, lan bat uztea ez da hain zaila, hatzeman nuenez. Behin zerbait uztea erabakita, ezer gutxi gertatzen da baztertu ezin daitekeena. Ez, ezer gutxi ez. Behin gogoa horretan jarrita, ez dago ezer ere baztertu ezin daitekeena. Eta behin gauzak botatzen hasi, dena bota nahian hautzematen duzu zeure burua. Diru gehiena apustuan jarri eta ondoren erabaki izan bazenu: Zer arraio! Geratzen den guztia jarriko dut jokoan. Beste guztiari heltzeak arazo gehiegi dakartza." - Iturria: Ingelesez dago aipu honen iturburua haruki-murakami.com, 2012-07-06.
  • "Emakume batekin oheratzea: zeure buruan garrantzi gorenekoa izan daiteke, edota ezer apartekorik ez. Erran nahi baita, sexua terapia (zehazkiago, autoterapia) eta denborapasa gisa har daitekeela. Iturria: Ingelesez dago aipu honen iturburua haruki-murakami.com, 2013-05-17

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Haruki Murakami