Edukira joan

Inmaculada Mujika

Wikiquotetik
Inmaculada Mujika

Inmaculada Mujika Flores LGTIB mugimenduen aldeko aktibista feminista da.

Esanak

[aldatu]
  • "Alde batetik, gizartearen balio sexistak: moztu egiten du emakumeen sexualitatea eta beren bizimoduak genero betebeharrak betetzeko estutzen ditu. Bestetik, heterosexualitatea bete beharreko sexualitate bihurtzen da guztientzat eta lesbianak ezkutatuta, gutxietsita eta estigmatizatuak geratzen dira".
    • Iturria: Berria, 2008. [1]
  • "Emakumeen berdintasunaren aldeko politiketan ere gehiago hitz egin beharko litzateke lesbianismoari buruz. Homosexualen %15ek jakinarazten dute lanean homosexualak direla; aldiz, lesbianen %7k soilik".
    • Iturria: Berria, 2008. [1]
  • "Emakume gazteek jasaten dute eraso gehien. Harritzekoa da kalean eskutik helduta joaten ausartzen diren emakumeek zenbat hitzezko eraso jasaten dituzten etengabe, bai gazte jendearen aldetik, bai helduen aldetik".
    • Iturria: Emakunde aldizkaria, 2015. [2]
  • "Ez dugu hitz egin behar gazte transexualei buruz, baizik eta sexu eta genero aniztasuna duten gazteei buruz. Izan ere, genero aniztasuna duten gazte guztiak ez dute zertan transexualak izan behar".
    • Iturria: Lea Artibai eta Mutrikuko HITZA, 2015.[3]
  • "Gaur egungo lesbiana gazteek ere, sexualki aktiboak izaten hasten diren lehen urteetan, ez dute sentipen positiborik sentitzen dutenarekiko. Eta berriro hasten da: harridura, besteei kontatu ezina, arraro sentsazioa... Gauzek aldatu behar dute zentzu horretan, familietatik hasi eta erakundeetara".
    • Iturria: Berria, 2008. [1]
  • "Hezkuntza sistema urrun dago gay eta lesbiana nerabeen eta gazteen izaeraren garapen positiboa bermatzetik. Eta eraso moral eta fisikoetatik babestetik".
    • Iturria: Berria, 2008. [1]
  • [Lesbianen ikusgaitasunaren inguruko ikerketan] "Emakume guztiek nabarmendu dute hezkuntza formalak ezartzen dien isiltasuna eredu tradizional heterosexualarekin bat ez datozen sexualitateei".
    • Iturria: Berria, 2008. [1]
  • "Lesbofobiak normal izateko eta talde estigmatizatutik eta bere ondorioetatik ihes egiteko nahia eragiten du, gizartearen aurrean legitimatzeko".
    • Iturria: Berria, 2008. [1]
  • "Sare sozialek zeresan ikaragarria izan dute lesbianek elkar ezagutzeko, harremanak saratzeko, eta mass medietan emakume askoren izaera sexualari buruz agertzen ez diren alderdien berri izateko".
    • Iturria: Emakunde aldizkaria, 2015. [2]

Erreferentziak

[aldatu]
  1. 1,0 1,1 1,2 1,3 1,4 1,5 Gioketxea, Jakes. «Lesbianak, ia ikusezinak». 2008ko urtarrilaren 15a. Berria. 2019ko ekainaren 11an kontsultatua.
  2. 2,0 2,1 Almagia, Karolina. «Gizarte-zerbitzuak erabiltzerakoan, oso garrantzitsua da emakume lesbianek beren izaera sexuala ikusaraztea» 2015. Emakunde aldizkaria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
  3. Alkorta, Asier. «Genero aniztasuna daukaten gazte duztiek ez dira transexualak». 2015eko ekainaren 16a. Lea Artibai eta Mutrikuko HITZA. 2019ko ekainaren 24ean kontsultatua.

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Inmaculada Mujika