Joseba Sarrionandia

Wikiquote(e)tik
Salto egin: nabigazioa, bilatu
Joseba Sarrionandia

Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13a) euskal idazlea da.

[aldatu] Joseba Sarrionandiaren esanak

  • "Arteak ez du bizitzeko ematen. Arteak ezkurrak ematen ditu".
    • Iturria: Hitzen ondoeza.
  • "Bakezale asko, baina bakegile guti".
  • "Edozein gai tratatzerakoan beharrezkoa da zalantzaren erreferentzia hori. Zalantzak irekitasuna esan nahi du. Egia etiko edo estetikoa jadanik aurkitu eta ezagutzen delako kriterioa antzua da".
  • "Egunkaria irakurri ezkero dena berria dela erakutsiko dizute, baina historia liburua irakurri ezkero berehala ohartuko zara, egunik egun, zaharra errepikatu besterik ez dela egiten".
    • Iturria: Argia (2009-11-22). Jatorriz, Hausnart aldizkarian argitaratua.
  • "Eman dezagun denok apur bat, apur batzuek dena eman beharrik izan ez dezaten".
  • "Euskara da gure territorio libre bakarra".
  • "Erru guztiak arerioari egozten dizkiogunean, arerio hori gaindiezina egiten dugu".
  • "Espainolek gutaz esaten dituzten gezur batzuk asumitu ditugu".
  • "Estudianteena da sektorerik iraultzaileena, klaserik gabeko gizartean bizi nahi luketelako".
  • "Euskaldunek arkano eta kriptograma asko erabiltzen duzue. Ez zarete nik utzi zintuztedanean bezain jende tolesgabe eta arrunta".
  • "Euskal Herria Espainia bezain asmatua da, eta ez da faltsuagoa. (...) Espainia benetakoa dela adierazteko Euskal Herria asmatua dela esatea, hori bai dela argudio aldrebesa. Brujula ere asmatu egin zen, eta zer, faltsua da ala?".
  • "Haizeak suaren handinahia harrotzen du, gero errautsak sakabanatzen ditu".
  • "Hilda egotea, lo egitea bezalakoa da, baina luzaroan, oso luzaroan, eta txiza egitera jaiki gabe".
    • "Kolosala izango da", 76. orr.
  • "Idazten dudalarik, idatzi egiten naiz. Irakurtzen duzularik, irakurri egiten zara".
  • "Kritika literariorik hoberena: denbora, sitsa, ahazmena".
  • "Literatura, bizitzeko modua besterik ez da".
  • "Ortografia zuzenez idazten dira tontakeria gehienak".
  • "Posmodernismoa nostalgikoa da".
  • "Preso egon denaren gogoa
gartzelara itzultzen da beti.
Kalean juje, fiskal eta
abokatuekin gurutzatzen da,
eta poliziek, identifikatu ez arren,
beste inori baino gehiago
begiratzen diote, bere pausua
sosegatua ez delako
edo sosegatuegia delako.
Bere bihotz barruan
betirako kondenatu bat dago".
    • Gartzelako poemak (Susa argitaletxea, 1992)
  • "Sartaldeko oihanetan gatibaturik Erromara ekarri zinduten, esklabua, errementari ofizioa eman zizuten eta kateak egiten dituzu. Labetik ateratzen duzun burdin goria nahieran molda zenezake, ezpatak egin ditzakezu zure herritarrek kateak hauts ditzaten, baina zuk, esklabu horrek, kateak egiten dituzu, kate gehiago".
  • "Zaldiaren harrokeria zoologikoa:
- Xake jokatzen duen animalia bakarra naiz".

[aldatu] Joseba Sarrionandiari buruzko esanak

"Bafleetatik... kriston martxa dabil!" - Kortatu
  • "Testuaz kanpoko osagai ideologiko, mitifikatzaile horiek denak nahastu eta halako aureola moduko batean bildua dugu Sarrionandia, ukiezinen balizko zerrenda batean, kasik idazle hilekin egiten den gisa berean". - Ibon Egaña
  • "Utopia eta etsipenaren arteko kinka batean ikusten dut Joseba Sarrionandia. Utopia maite du, baina era berean konturatzen da utopia hori agian ez dela berarentzat izango". - Jon Kortazar

[aldatu] Kanpo loturak

Wikipedia-logo.svg
Wikipedian artikulu bat dago:
Joseba Sarrionandia
Commons-logo.svg
Commonsen artxibo gehiago dago:
Joseba Sarrionandia
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak