Miguel de Unamuno

Wikiquote(e)tik

Salto egin: nabigazioa, bilatu
Miguel de Unamunoren omenezko oroitarria Bilbon

Miguel de Unamuno Jugo (Bilbo, Bizkaia, 1864ko irailaren 29a - Salamanca, 1936ko abenduaren 31) euskal idazle eta filosofoa izan zen. Salamancako Unibertsitateko errektorea izan zen 1901ean.

[aldatu] Esanak

  • "Arrazoia faxismoaren heriotza da".
  • "Bakea baino lehenago, egia".
  • "Benetako zientziak irakasten du, batez ere, zalantza egiten eta ezjakina izaten".
  • "Denetarik dakien gizona da. Zer ergela izango da!"
  • "Espainiak min ematen dit".
  • "Fedea ez da ikusten ez duguna sinistea, baizik eta ikusten ez duguna sortzea".
  • "Haiek asma dezatela!"
  • "Herria zibilizatu eta hazi dadin, garrantzitsuagoa da kontsumitzen ikastea ekoizten ikastea baino".
  • "Isiltasuna gezurrik okerrena da eskuarki".
  • "Jainkoarengan sinisten dut, Jainkoari sinisten diodalako".
  • "Kristau baten aberria ez da mundu honetakoa".
  • "Kristautasuna apolitikoa da".
  • "Norberarengan fedea duenak ez du behar besteek harengan sinistea".
  • "Zenbat eta gutxiago irakurri, are kalte handiagoa eragiten du irakurritakoak".

[aldatu] Kanpo loturak

Wikipedia-logo.svg
Wikipedian artikulu bat dago:
Miguel de Unamuno
Commons-logo.svg
Commonsen artxibo gehiago dago:
Miguel de Unamuno