Patxi López

Wikiquote(e)tik

Salto egin: nabigazioa, bilatu
Patxi López

Francisco Javier López Álvarez, Patxi López izenez ezaguna (Portugalete, 1959ko urriaren 4a -), Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaria da 2009ko maiatzaren 5az geroztik.

[aldatu] Esanak

  • "Behin eta berriz esan dut ez dugula Alderdi Popularrarekin (PP) akordiorik bilatuko, Euskadin egiten dakien bakarra antinazionalismoa eta antisozialismoa da eta".
    • 2009an Alderdi Popularraren botoei esker lehendakari bihurtu aurretik, YouTube.
  • "Euskadiko demokrazia itxurazkoa baino ez da".
    • Testuingurua: EAEko lehendakaria izan baino lehen, Madrilen emandako hitzaldi batean.
    • Iturria: www.abc.es (2002-05-10)
  • "Euskerak libertadea behar du".
  • "Herritar baketsuok kalea gurea dela erakutsiko dugu".
    • Testuingurua: Gasteizko 2009ko jaietan, justu oporretara joan baino lehen.
    • Iturria: Berria (2009-08-06)
  • "Microsoft da euskarazko bertsioa duen bakarra".
    • Testuingurua: Eusko Jaurlaritzak EAEko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat erosi behar zituen ordenagailu nanoetako sistema eragileari buruz. Debian GNU/Linux sistema eragilea euskaraz ere badago.
    • Iturria: argia.com (2009-08-20)
  • "Sakon-sakoneko Euskadin jaioa (...)".
    • Testuingurua: Ondarroan jaiotako Kirmen Uribe idazleari buruz.
    • Iturria: elpais.com (2009-10-15)
  • "Zigorgabetasuna amaitu da".
    • Testuingurua: EAEko lehendakaria zela, Eduardo Puelles poliziaren hilketa salatzeko manifestazioan egindako hitzaldian, EAJren aurreko Eusko Jaurlaritzari erreferentzia eginez.
    • Iturria: publico.es (2009-06-20)
  • "Zuk jakingo duzu!"
    • Testuingurua: 2009ko hauteskunde europarretan, botua ematera zihoalarik, "Non dago Jon?" galdetu ziotenean, Jon Anza desagertutako ETAkideari buruz.
    • Iturria: www.elcorreodigital.com (2009-06-08)

[aldatu] Kanpo loturak

Wikipedia-logo.svg
Wikipedian artikulu bat dago:
Patxi López
Commons-logo.svg
Commonsen artxibo gehiago dago:
Patxi López
Beste hizkuntzetan