Salvador Allende
Itxura
(Salvador Allende Gossens(e)tik birzuzenduta)
Salvador Isabelino del Sagrado Corazón de Jesus Allende Gossens edo Salvador Allende (Valparaiso, 1908ko ekainaren 26a – Santiago, 1973ko irailaren 11) Txileko presidentea izan zen 1970eko urriaren 24tik 1973ra arte.
Esanak
[aldatu]- "Badaude beraien etxeetan gutxienez hiru hodi hornitzea gura luketen txiletar batzuk, hots, (hodi) bat ur hotzarena, beste bat ur beroarena eta hirugarrena, ardo beltzarena. Eta hori onartezina da eta horren aurka borroka egin behar dugu".
- Metroko 1. linearen lanak aztertzean.
- "Eskerrik asko, kide eta laguna, Latinoamerikako itxaropenaren komandantea, Fidel Castro".
- "Ez du axola lanik gabeko langile bat marxista den ala ez, ez du axola kristaua den ala ez, ez du axola ideologia politikorik ez badu, lanerako eskubidea duen gizona da eta guk eman egin behar diogu".
- "Ez nuke nire karguari uko egiteko zalantzarik izango Txileko langileek, nekazariek, teknikariek eta profesionalek hala eskatu edo iradokiko balidate".
- "Gaztea izatea eta iraultzailea ez izatea kontraesan biologikoa ere bada".
- Guadalajarako (Mexiko) Unibertsitateko hitzaldia, 1972ko abendua.
- "Hemen ez dago Pragako udaberririk, hau Txileko udaberria da".
- "Herrialde industrialetako gizakia natura gainditu eta ilargira heldu da. Bidezkoa al da gizakiak oinak ilargian jartzea? Ez al litzateke bidezkoagoa izango herrialde handiek oinak lurrean jartzea eta milioika lagun lanik gabe eta gosea pairatzen ari direla konturatzea?"
- "Historia gurea da eta herriek egiten dute".
- "Historiak epaituko ditu".
- "La historia los juzgará."
- Allenderen azken hitzaldia, 1973ko irailaren 11n.
- "Jarraitu eredu onenari, etorkizun hobea eraikitzeko guztia utzi dutenenari".
- "Ni egunetik egunera emakumeen aldekoagoa naiz". (Salta, Argentinan)
- "Nire Aberriko langileok! Fedea dut Txile eta bere patuarengan. Traizioa inposatu gura den une gris eta mikatz hau gaindituko dute beste gizon batzuk. Berandu baino askoz lehenago, gizarte hobea eraikitzeko gizon librea pasatuko den zumarkale handiak berriro irekiko direla jakiteari jarrai iezaiozue. Gora Txile! Gora langileak!"
- Allenderen azken hitzaldia, 1973ko irailaren 11n.
- "Nire gobernuaren oinarri politikoa marxistek, laikoek eta kristauek osatzen dute. Eta pentsamendu kristaua errespetatzen dugu pentsamendu horrek Kristoren Hitza interpretatzen duenean, zeinak merkatariak tenplutik kanpora bidali zituen".
- Guadalajarako (Mexiko) Unibertsitateko hitzaldia, 1972ko abendua.
- "Urte berriaren bezperan, dena erraza izango dela esatea biziki pozgarria izango litzateke; tamalez ez da halakorik".
- 1973 urte berrirako mezua.