Sexualitatea
Wikiquote(e)tik
Sexualitatea gizakiaren bizitzaren alderdia da, besteak beste, sexua, erotismoa, plazerra edota ugalketa barne hartzen dituena.
Esanak [aldatu]
- "Airea garbia eta sexua zikina ziren garaiaren falta somatzen dut". - Woody Allen
- "Amodio gabeko sexua esperientzia hutsa da. Hala ere, esperientzia huts moduan, onenetarikoa da". - Woody Allen
- "Klitorisa edo klitoria? Euskaltzaindiak zer dio? Une horretan ez gaude horretan pentsatzeko!" - Laura Mintegi
- Iturria: Berria (2009-7-19)
- "Masturbazioa zerbait beharrezko iruditzen zait eta politikoek maizago praktikatu beharko lukete". - Odón Elorza
- Iturria: www.elpais.com (2003-08-17)
- "Munduaren erdiak ezin ditu beste erdiaren plazerrak ulertu". - Jane Austen
- "Softwarea sexua bezalakoa da, hobea doakoa denean". - Linus Torvalds
- "Sexua berraragiztatzeko bederatzi arrazoietako bat da; beste zortziak ez dira garrantzitsuak". - Henry Miller
- "Sexua bi lagunen artean gauza ederra da. Bosten artean, zoragarria". - Woody Allen
- "Sexua naturaren parte da, eta ni primeran moldatzen naiz naturarekin". - Marylin Monroe
- "Sexua naturaren tranpa da haren desagertzea ekiditzeko". - Friedrich Nietzsche
- "Sexua zikina al da? Ondo egiten denean bakarrik". - Woody Allen