Edukira joan

Yayo Herrero

Wikiquotetik
Yayo Herrero

Yayo Herrero antropologoa, FUHEM fundazioko zuzendaria eta aktibista ekofeminista da.

Esanak

[aldatu]
  • "Berriztagarrietarako trantsizioak berekin ekarri behar du energia kontsumoa txikitzea, baina ez da beti ikuspegi horretatik planteatzen: berriztagarrien bidez bizimodu berdinak mantentzera begira egiten da."
    • Iturria: Berria, 2017. [1]
  • "Bizitza erdigunean jartzeak esan nahi du naturaren mende gaudela eta finitua den planetan bizi garela onartzea. Baita mugak dituen eta ahulak diren gorputzak ditugula onartzea ere. Alegia, onartu behar da ezinezkoa dela besteek eskainitako zaintza lanik gabe aurrera egitea."
    • Iturria: Argia, 2016. [2]
  • "Ekologismoak eta feminismoak bat egiten dute ekoizpenari egindako kritikan, hazkunde ekonomikoari egindakoan eta garapenari egindakoan, eta bat egiten dute eguneroko bizitza erdigunean jarriko duen gizarte eta ekonomiaren aldeko apustuan."
    • Iturria:Argia, 2016. [2]
  • "Eremu material batzuk gutxitzeko traba nagusia iruditeria da: barneratu behar dugu deserosotasun kuota jakin batzuk funtsezkoak direla munduan denok bizi ahal izateko."
    • Iturria: Berria, 2017. [1]
  • "Historian eta ia lurralde guztietan horrela izan den arren, zaintza emakumeek soilik ez dutela egin behar azpimarratzen du ekofeminismoak."
    • Iturria: Argia, 2016. [2]
  • " Sistema kapitalistak nahitaez natura suntsitzen du eta patriarkala da. Esparru ekologikoan iraunkorra izango den eta patriarkala ez den sistema baterantz egiten badugu aurrera, sistema hori ezin da kapitalista izan."
    • Iturria: Argia, 2016. [2]

Erreferentziak

[aldatu]
  1. 1,0 1,1 Asensio Lozano, Maite. «Krisi ekologikoa zibilizazio krisi bihurtu da».  2017ko otsailak 5a. Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
  2. 2,0 2,1 2,2 2,3 Arruabarrena Azkarate, Sara. «Jendeak jakin behar du bizitza duina zer den, zer behar den eta zer ez». 2016ko irailaren 25a. Argia. 2019ko ekainaren 11an kontsultatua.

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Yayo Herrero