Alakrana atunontziaren bahiketa
Itxura
(Alakrana(e)tik birzuzenduta)
Alakrana atunontziaren bahiketa 2009ko udazkenean Indiako Ozeanoan piratek bahitutako Alakrana izeneko euskal atunontziaren gertakaria da.
Esanak
[aldatu]- "Entzun ezazu, maitea. Oraintxe hiru marinel lehorrera eraman eta banan banan eramango gaituzte gu ere, euren senideak askatzen ez baditugu, Espainian dauden bi piratak alegia. Gobernua entzungor egiten ari da. Iskanbila sortzazue. Borroka jo ta ke eginzazu. Enazazu bakarri utz".
- Testuingurua: 2009ko azaroaren 5ean, bahiketa gertatu eta hilabetera, Gorka Iturbe, Alakranako marinela, Maria Angeles Jimenez bere emazteari egindako telefono dei batean.
- Iturria: www.eitb.com (2009-11-05)
- "Gobernuak hasiera hasieratik sartu du hanka, Espainia osoak jakin dezan diot. Gezur gehiagorik ez. 36 marinelen bizitzarekin ez da jolastu behar. [...] Gure senarrak onik nahi ditugu, Hollywoodeko filme okerrenetan ere ez baitira bi bahitzaile atxilotzen, euren uretan, ondoren bi dauzkagu esateko, eurek 36 dauzkatela".
- Testuingurua: 2009ko azaroaren 5ean, bahiketa gertatu eta hilabetera, Maria Angeles Jimenez Alakranako marinela den Gorka Iturberen emaztea.
- Iturria: www.eitb.com (2009-11-05)
- "Espainiako banderatxoa eta alargun-pentsioa ez ditut nahi".
- Testuingurua: 2009ko azaroaren 5ean, bahiketa gertatu eta hilabetera, Alakranako marinel baten emaztea.
- Iturria: www.noticiasdegipuzkoa.com (2009-11-05)
- "Ez naiz isilduko".
- Testuingurua: 2009ko azaroaren 6ean, Maria Ángeles Jiménez, Alakranako marinel baten emaztea, prentsa-aurreko batean.
- Iturria: www.diariodenavarra.es (2009-11-06)
- "Ez dugu adierazpen gehiagorik egingo hemendik aurrera".
- Testuingurua: 2009ko azaroaren 11an, Alakranako marinel baten emaztea, prentsa-aurreko batean, Bilboko udaletxean.
- Iturria: www.diariovasco.com (2009-11-11)
- "Hedabideetan ez azaltzeko esan didate denbora guztian".
- Testuingurua: 2009ko azaroaren 5ean, Maria Ángeles Jiménez, Alakranako marinel baten emaztea, Eusko Jaurlaritzara deitu zuenekoa kontatuz.
- Iturria: www.diariovasco.com (2009-11-05)
- "Ondo daude".
- Testuingurua: 2009ko azaroaren 10ean, bahiketa gertatu eta hilabete pasatxo, Carmé Chacón Defentsa Ministroa, Alakranako marinelei buruz.
- Iturria: www.cope.es (2009-11-10)
- "Ondo daude, egoera zaila bada ere".
- Testuingurua: 2009ko azaroaren 11ean, bahiketa gertatu eta hilabete pasatxo, Maria Teresa Fernández de la Vega Espaniako Gobernuko presidente orde lehena, Alakranako marinelei buruz.
- Iturria: www.adn.es (2009-11-11)
- "Ondo daude eta ura eta janaria badituzte".
- Testuingurua: 2009ko azaroaren 9an, bahiketa gertatu eta hilabete pasatxo, Elena Espinosa Espainiako Gobernuko Arrantzarako Ministroa, Alakranako marinelei buruz.
- Iturria: www.publico.es (2009-11-09)
- "Kopetan pistola bat jarri didate. Gure biziak galtzeko beldurrez gaude. Beraiek oso urduri daude, erasokor, eta gu oso gaizki, gero eta okerrago. Itzaltzen ari gara."
- Testuingurua: 2009ko azaroaren 8an, bahiketa gertatu eta 38 egunetara, Ricardo Blach, Alakranaren patroia.
- Iturria: www.elpais.com (2009-11-18)
- "Piraten burua lau egunez geroztik dago hemen eta putakeriak egiten dizkigu etengabe. 40 bat urte ditu eta besteek lehendakari deitzen diote. Gure zelatan dago gau eta egun. Ez digu lo egiten uzten. Gauez esnarazi eta metrailadorez tiro joka aritzen da ontzigainean gu ikaratzeko. Denak oso erasokor daude, erramua bezalako kat izeneko substantzia batez drogatuta egoten baitira egun osoan. Aurpegira tu egin, ostikoak eman, ... Egiaz, gure bizitzak arriskuan ikusten ditugu. Leporaino daude armaturik eta beti guri apuntatzen."
- Testuingurua: 2009ko azaroaren 8an, bahiketa gertatu eta 38 egunetara, Ricardo Blach, Alakranaren patroia.
- Iturria: www.elpais.com (2009-11-09)
- "Guztiz ikaratuta ginen. Abidjango mutil batek hain beldurtuta zegoen, non ez zuen ezer jaten.[...] Gauez, "oeste"ko pelikula bat zirudien. Piratek jaiak antolatzen zituzten patroiaren gelan, mozkortu eta drogatu egiten ziren, borroka egin eta airera tiroka aritzen ziren. Ez ziguten lo egiten uzten. Iluntzean, denak errenkan otoitz egiten zuten. Denak musulmanak ziren.[...] Pirata batek guri apuntatzen zigun bazooka batez, erotuta zirudien. Beste batek: "Uretara! Tiro egin uretara!" Eta tiro egin zuen. Orduan besteak metraileta tiro-sortak egin zituzten, tiroek masta nagusiaren kontra jo eta errebotatu egiten zuten. Denok hil egin behar gintuztela uste genuen".
- Testuingurua: 2009ko azaroaren 20an, Alakrana askatu eta gero, Seychelleetako Wilson Jean Pilate Alakranako marinela, bahiketan zehar gertatutakoei buruz.
- Iturria: www.elpais.com (2009-11-21)
- "Oso gaizki tratatu gaituzte, ezin okerrago".
- Testuingurua: 2009ko azaroaren 20an, Ricardo Blach, Alakranako patroia, Alakrana askatu ondoren.
- Iturria: www.elmundo.es (2009-11-20)