Albert Einstein
Itxura
Albert Einstein (Ulm, Baden-Württemberg, 1879ko martxoaren 14a - Princeton, New Jersey, 1955eko apirilaren 18a) fisikari eta matematikari alemaniarra izan zen.
Esanak
[aldatu]- "Artalde bateko kide akatsgabea izateko, lehenik eta behin ardi izan beharra dago".
- "Artea pentsamendurik sakonenen espresioa da biderik sinpleenetik".
- "Bi gauza bakarrik dira infinituak: unibertsoa eta gizakiaren ergelkeria. Lehenengoari buruz, neure zalantzak ditut".
- "Bi modutara bizi zaitezke: miraria ezertxo ere ez dela pentsatuz edota den-dena miraritzat hartuz".
- "Bizitzako gauzarik preziatuenak ez dira diruaren truke lortzen direnak".
- "Bonba atomikoaren indarra gera zezakeen armaren bati buruz galdetu zidatenean, nik denetan onena iradoki nuen: bakea".
- "Denok gara jenioak. Baina arrain bat zuhaitzetan gora igotzeko trebetasunagatik epaitzen baduzu, bizitza osoan gauzaeza dela pentsatuz biziko da".
- "Egunetik egunera gehiago dakigu eta gutxiago ulertzen dugu".
- "Estatu Batuetara etorri nintzen herri honetan askatasun handi, handia zegoela entzun nuelako. Estatu Batuak askatasunezko herritzat aukeratzean huts egin nuen, eta jada ezin dut nire bizitzan huts hori konpentsatu".
- "Ez duzu zerbait benetan ulertzen, zure amonari azaltzeko gai ez zaren artean".
- "Gizakiaren arazoa ez dago bonba atomikoan, bere bihotzean baizik".
- "Gizon bat ordubetez neska eder batekin esertzen denean, minutu bat izan dela dirudi. Baina utzi berogailu bero baten gainean minutu batez esertzen eta ordubete baino gehiago irudituko zaio. Hori da erlatibitatea".
- "Heldutasuna besteengatik geuregatik baino gehiago kezkatzen garela sentitzen dugunean hasten da agertzen".
- "Inoiz ez dut etorkizunean pentsatzen, bizkorregi dator".
- "Inoiz ez gorde buruan poltsikoan sartzen zaizuna".
- "Inolako esperimentazio kopuruk ezin du ziur frogatu arrazoi dudala, baina esperimentu bakarrak froga dezake oker nagoela".
- "Irudimena ezagutza baino garrantzitsuagoa da. Ezagutza mugatua da, irudimenak mundua inguratzen du".
- "Matematikaren legeak errealitateaz ari direnean, ez dira benetakoak; benetakoak direnean, ez dira errealitateaz ari".
- "Mundua ez dago arriskuan gizaki gaiztoengatik, gaiztakeria baimentzen dutenengatik baizik".
- "Nola esango diogu frantziar edo belgikar bati soldadutza egiteari uko egiteko alemaniarren berrarmatzearen aurrean?"
- "Nola lortu arrakasta: A (arrakasta) = X (lana) + Y (jolasa) + Z (ahoa ixtea)".
- "Pentsatzeko era berri bat behar dugu, pentsatzeko era zaharrak sortutako arazoak konpontzeko".
- "Sinestezina da matematikak, giza-adimenak sortua izanik, natura hain hertsiki deskribatzea".
- "Sinetsita nago gaitz larri hauek guztiak konpontzeko bide bakarra dagoela: ekonomia sozialista bat ezartzea, helburu sozialetara bideraturiko hezkuntza sistema batekin lagunduta".
- Zergatik sozialismoa?, 1949.
- "Soluziorik gabeko problema bat gaizki planteatutako problema bat da".
- "Teoriek behatu dezakeguna zehazten dute".
- "Zoria ez da existitzen; Jainkoak ez du dadoetara jolasten".