Edukira joan

Anuntxi Arana

Wikiquotetik

Anuntxi Arana Murillo (Luiaondo, Aiara, Araba, 1947ko maiatzaren 23a) arabar antropologoa eta irakaslea da

Esanak

[aldatu]
  • "Batzuek esaten dute Euskal Herria matriarkatua izan dela, politikoki, eta hori egia dela erakutsi nahi dute mito tradizionalen bidez. Nik ez dut hori sinesten. Ez dut uste parekotasun politikorik edo sozialik denik gure mitologia zaharrean. Ez eta sexuen arteko berdintasunik".
    • Berria, 2011.[1]
  • "Batzuetan, istorioak konprenitzeko, testuingurua ezagutu behar da, bai; kultura, zibilizazioa. Nire ustez mitoek pentsatzeko funtzioa betetzen baitute. Pentsatzen dituzte bizitzan gertatzen ahal diren gauzen, egoeren, gertaeren edo ekonomiaren aldetik dituzten kezken arabera".
    • Berria, 2014.[2]
  • "Emazteen historia odoltsua da. Baina beti borroka egingo dugu, emaztetasuna ez da galduko. Euskara, haatik... Eta hori izan da nire biziko aurkikuntza. Euskarara konbertitu naiz. Sekulako hizkuntza da, sekulako edertasunak ikusten dizkiot, bertute berriak. Eta zoragarria da!".
    • Berria, 2011.[1]
  • "Euskal mitologiaz izugarrizko fantasiak egin dira. Onartzen ez duten termino bat erabiltzen dut: metamitologia. Mitoak mitifikatuak izan dira, ez dira ondo hartuak. Kondairak diren bezala kontatu behar dira, ez edertuak, ez apainduak, ez luzatuak. Mito bati eskua sartzen badiozu edertzeko, izorratu egiten duzu".
    • Berria, 2025.[3]
  • "Hemengo mitologiaz ez nekien deus. Etxean ez zen ezer aipatzen. Jakin nuenean hemen ere bazirela kondairak, altxor bat zela pentsatu nuen".
    • Berria, 2025.[3]
  • "Izatez aski pesimista naiz, eta euskarari buruz ez naiz batere optimista. Uste dut gaizki gabiltzala. Franco hil zelarik, izan zen euskararen loratze bat. Bazen euskararen gose izugarria. Euskara debekatua izan zen, eta, pisu hori kendu zenean, euskara loratu egin zen".
    • Berria, 2025.[3]
  • "Mitoak, mito izateko, sinetsi behar dira; bestela, ipuin bilakatzen dira".
    • Berria, 2014.[2]
  • "Oroitzen naiz Nerbioi ibaian bainatzen ginela, osin batean. Zikina zen orduan, baina ez zitzaigun inporta. Uste dut horri esker immunizatu ginela".
    • Berria, 2025.[3]

Erreferentziak

[aldatu]
  1. 1,0 1,1 Aire, Xan. «Euskara izan da nire biziko aurkikuntza». 2011ko urtarrilaren 30a. Berria. Noiz ikusia: 2025eko ekainaren 8a.
  2. 2,0 2,1 Arbelbide Lete, Nora. «Euskal mitologiaren oinarrira joan behar da berriz, materialera». 2014ko abenduaren 6a. Berria. Noiz ikusia: 2025eko ekainaren 8an.
  3. 3,0 3,1 3,2 3,3 Muruaga Hiriart, Julene. Anuntxi Arana: «Hori ere fantasia da; bada uste bat euskal mitologian: Euskal Herriko jendartea feminista zela». 2025eko ekainaren 8a. Argia. Noiz ikusia: 2025eko ekainaren 8an.

Kanpo estekak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Anuntxi Arana