Aretha Franklin

Wikiquotetik
Aretha Franklin

Aretha Louise Franklin (Memphis, Tennessee, 1942ko martxoaren 25a - Detroit, 2018ko abuztuaren 16a) estatubatuar abeslaria izan zen. Gospel, soul eta R&B estiloak landu izan zituen, oso kantari ezagun eta entzun bilakatuz. Izan ere, Soularen Erregina ezizena ipini zioten.

Esanak[aldatu]

  • «[Angela Davis] Aske ikusi behar dut, eta ez komunismoan sinesten dudalako, baizik eta emakume beltz bat delako eta jende beltzarentzako askatasuna nahi duelako. Dirua daukat, jende beltzak emanda, eta gure jendeari laguntzeko erabili nahi dut».
    • Iturria: Berria, 2018. [1]
  • «Diva izateak ez du zerikusirik zeure musikarekin, baizik eta zeure gizartea eta komunitatea hobetzeko egin duzun lanarekin»
    • Iturria: Berria, 2018. [1]

Erreferentziak[aldatu]

  1. 1,0 1,1 Imaz, Andoni. «Arima beltzaren erregina».   2018ko abuztuak 17. Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Aretha Franklin