Heriotza

Wikiquotetik
Maraten heriotza (J. M. Langlois, 1793)
Kuoleman puutarha, Hugo Simberg (1906)

Heriotza biziaren erabateko eta betirako amaiera da.

Esanak[aldatu]

  • "Artista da bere heriotzaz kontziente den bakarra, eta halere bere hilobi gainean dantzatzen da". - Bertolt Brecht
  • "Ez da hiltzeko beldur naizela. Hori gertatzen denean bertan egon nahi ez dudala da soilik". - Woody Allen
  • "Ez diogu heriotzari beldurrik izan behar; garen bitartean, heriotzik ez da, eta heriotza denean, gu ez gara". - Antonio Machado
  • "Ez ezazu bizitza hain serio hartu, azken finean, ez zara bertatik bizirik aterako". - Les Luthiers
  • "Ez mespretxatu heriotza, onar ezazu maila baten, naturak sortutakoaren parte da-eta". - Marko Aurelio
  • "Heiotzari diodan beldurrak mantentzen nau bizirik". - Fito Páez
  • "Heriotza ez da egia bizitzako lana ongi egin denean". - José Martí
  • "Heriotza ez da gizonari gerta dakiokeen okerrena". - Platon
  • "Heriotza zikin jokatzen duen eta galtzen ez dakien maitale amorratua da". - Oraindik maitasun abesti bat, Los Rodriguez musika taldea
  • "Heriotza ondoez guztien konponbidea da; baina azken ordurarte ez dugu berau erabili behar". - Molière
  • "Heriotza zer den galdetzen badizuete, honakoa erantzun ezazue: benetako heriotza ezjakintasuna da. Zenbat hildako bizien artean!". - Pitagoras
  • "Heriotza, behin bakarrik heltzen da, baina bizitzako momentu denetan sentiarazten da". - Jean de la Bruyère
  • "Heriotza, bizitako bizitza bat da. Bizitza, datorren heriotza bat da". - Jorge Luis Borges
  • "Heriotza, gazteentzat, urperatze bat da, eta zaharrentzat, portura heltzea". - Baltasar Gracián
  • "Heriotzak ez du atera deitzen. Goizean esnatzen zarenean hor dago. Azazkal edo ilea moztu al dituzu nozbait? Orduan, baduzu * heriotzaren esperientzia". - Bob Dylan
  • "Heriotzan gehien beldurtzen gaituena ez da mina, maitatzen gaituzten horiek atzean utzi eta bakarrik bidaiatzeko beldurra baizik. Baina ez da horrela, ez da hain sinplea, maite ditugunak geure bihotzetan baitaramatzagu." - John Maxwell Coetzee (The Master of Petersburg, 1994)
  • "Hilda dagoela pentsatzen duzun harek, ez du bidean aurreratu besterik egin". - Seneka
  • "Hildakoen bizitza, bizien oroimenean dago". - Zizeron
  • "Martiriak, heriotza itxaroten du; fanatikoak, korrika bilatzen du". - Denis Diderot
  • "Nere ahotsa herioaz ixiltzen denean, nire bihotzak hitz egiten jarraituko dizu". - Rabindranath Tagore
  • "Ongi erabilitako jardunak amets goxoa eragiten duen bezalaxe, ongi erabilitako bizitzak heriotza goxoa dakar". - Leonardo da Vinci
  • "Ongi prestatutako buru batentzat, heriotza, hurrengo abentura handia da soilik". - Albus Dumbledore
  • "Pertsona batzuk lurperatzeak plazer handi bat sortarazten duela aitortu behar dut". - Antón Chéjov
  • "Zein erlazio dudan heriotzarekin? Betikoa izaten jarraitzen du. Erabat aurka nago!" - Woody Allen

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Heriotza
Commonsen artxibo gehiago dago:
Heriotza