Zapalkuntza

Wikiquotetik

Zapalkuntza boterea modu bidegabean erabiltzea da.

Esanak[aldatu]

  • "Hor kanpoan bezala hemen (kartzelan) ere ahots loarazle batek une oro diosku: obeditu eta dena ondo joango da; ez hartu erabakirik arazorik izan nahi ez baduzu; alferrik da ezer aldatzea; errebolta oro aldez aurretik galdutakoa da". - Mikel Antza, Ospitalekoak.
  • "Sartaldeko oihanetan gatibaturik Erromara ekarri zinduten, esklabua, errementari ofizioa eman zizuten eta kateak egiten dituzu. Labetik ateratzen duzun burdin goria nahieran molda zenezake, ezpatak egin ditzakezu zure herritarrek kateak hauts ditzaten, baina zuk, esklabu horrek, kateak egiten dituzu, kate gehiago". - Joseba Sarrionandia
  • "Zapaltzailea ez litzateke hain indartsua izango, zapalduen artean konplizerik izango ez balu". - Simone de Beauvoir
  • "Zerbait ikaragarri gertatzen ari da: nik esklaboaren morala deitzen dudan hori sortzen ari da. Behinola hau idatzi zuen Jose María Pemánek: "Neskamea esker onez eta pozaren pozez jartzen da bere etxekoandreak bitxiak harro erakusten dituenean". Eta hauxe da espainolei gertatzen zaiena, edo behintzat begiak zabaldu ez dituzten horiei. Norbera esplotatzen duena defendatzen denean, merkatuak direla edo klase politko ustela dela, gizaki bat hel daitekeen maila beherenera jotzen da: kolpatzen duen borra bedeinkatzea, zapaltzen duten botei musu ematea". - Julio Anguita

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Zapalkuntza