George W. Bush
Itxura
(George Bush(e)tik birzuzenduta)
George Walker Bush (New Haven, Connecticut, Estatu Batuak, 1946ko uztailaren 6 -) Ameriketako Estatu Batuetako berrogeita hirugarren presidentea izan zen 2001 eta 2009 urteen artean.
Bushen esanak
[aldatu]- Gure inportazio asko eta asko itsasoz bestaldetik datoz.
- Beavertonen emandako hitzaldia, Oregon, 2000ko irailaren 25a.
- Jakin badakit gizakiak eta arrainek elkarrekin bakean bizi ahal izango dutela.
- Saginaw-en emandako hitzaldia, Michigan, 2000ko irailaren 29a.
- Gerrarik gabeko mundua, mundu baketsua da.
- Austin, 2001eko martxoaren 12a.
- Entzun zaitzaketet, mundu guztiak entzuten zaituztete. Eta eraikin hauek (dorre bikiak) behera bota dituztenek ere laister entzungo gaituzte.
- Irailaren 11-ko atentatuak gertatutako tokian emandako hitzaldia, 2001eko irailaren 14a.
- Zuek jakin dezazuen nahiko nuke, gerrari buruz hitz egiten dugunean bakeari buruz hitz egiten ari garela.
- Washington, 2002ko ekainaren 18a.
- Nire Asiako bidaia Japonian hasten da arrazoi garrantzitsu batengatik. Duela mende eta erditik hona Amerikak eta Japoniak aro modernoko aliantza indartsu eta iraunkorrena osatu dute. Horren ondorioz, bakearen aroa izan da Ozeano Barean.
- Tokio, Japon, 2002ko otsailaren 18a.
- Giza eskubideengatik nik adina egin duen presidenterik ez da egon.
- The New Yorker, 2004ko urtarrilaren 19a.
- Bakearen presidentea izan nahi dut.
- 2004ko uztailaren 24a.
Bushi buruzko esanak
[aldatu]- Deabrua etxean da. Atzo deabrua izan zen hemen, leku honetantxe. Sufre usaina dago oraindik.
- Hugo Chavezek esana, Venezuelako presidentea, 2006ko irailaren 20a.
- George Bush ez da jende beltzataz arduratzen.
- Kanye West, Katrina hurakanaren ondoren, 2005eko irailaren 2a.
- Bushek ukitutako guztia politika publikoaren ximaur bihurtzen da.
- Alec Baldwin.