Edukira joan

Isa Duque

Wikiquotetik
Isa Duque

Isa Duque Arto, Psico Woman ezizenez ezaguna (Zaragoza, 1985), psikologo eta sexologo feminista da.

Esanak

[aldatu]
  • «Antzinako Greziatik sistematikoki errepikatzen ditugu gazte eta nerabeei buruzko mezuak: ez dietela errespeturik helduei, ez dutela hezkuntzarik, eta orain arteko belaunaldi okerrena dugula aurrean».
    • Berria, 2025. [1]
  • «Ezin diegu [nerabeei] behin eta berriz teoria bera esplikatu. Garrantzitsua da indarkeria matxista zer den azaltzea, baina, horrekin batera, interesatzen zaizkien gaiak identifikatu behar ditugu, eta horiek lantzeko esparru seguruak sortu».
    • Berria, 2025. [1]
  • «Ikasi behar dugu nerabeen unibertsoari xamurtasunez begiratzen».
    • Berria, 2025. [1]
  • «Ikusi dut zalantza anitz dituztela sexu hezkuntzari eta orokorrean harremanei buruz, eta erantzun egin behar dira, deserosoak izan arren. Zergatik? Bestela sare sozialetan edo Interneten bilatuko baitute erantzuna, eta manosferako sedukzioaren guruekin topo eginen dute».
    • Berria, 2025. [1]
  • «[Manosfera deituriko esparru digitalean —misoginian eta antifeminismoan oinarritutako foro, webgune eta edukien multzoa—.] Badago gazteen ehuneko txiki bat eduki mota hori kontsumitzen duena. Halere, Z belaunaldia da, orokorrean, matxismoa identifikatzeko gaitasunik handiena duena, edozein eraso matxista edo LGTBIfobo salatzen duena eta aniztasuna onartzen duena».
    • Berria, 2025. [1]
  • «[Z belaunaldiko gazte eta nerabeak] Errudunak dira, gizartearen itzal guztiak jartzen ditugun lekua».
    • Berria, 2025. [1]

Erreferentziak

[aldatu]
  1. 1,0 1,1 1,2 1,3 1,4 1,5 Jaurena, Isabel. Z: krisiz krisi eraikitako belaunaldia. 2025eko abuztuaren 1a. Berria. Noiz ikusia: 2025eko abuztuaren 8an.

Kanpo estekak

[aldatu]