Jone Laspiur
Itxura

Jone Laspiur Gorosabel (Intxaurrondo, Donostia, Gipuzkoa, 1995) aktorea, artista eta Nakar taldeko abeslaria da
Esanak
[aldatu]- "Askotan, ez gara ohartzen zer irudi ematen dugun. Niretzat ez da zerbait aurrez eta nahita lantzen saiatzen naizena, baina, halere, aitortzen dut badaukadala beldur apur bat emakume gogorren roletatik ezin irten geratzeko, eta hori aldatzen hasi nahi dut".
- Berria, 2025[1]
- "Euskal Herrian bertan baditugu errealitate pila bat oraindik islatu ez direnak, eta euskararekin berarekin ere hasiberri gaude gauza askotan. [...] Adibidez, uste dut euskalkiekin ere lan aberats pila bat dagoela egiteko.".
- Berria, 2025[1]
- "Nerabezaro osoa pasatu nuen punkean murgilduta, eta ez nuke galdu nahi".
- Berria, 2025[1]
- "Proiektu handien artean bakarrari esan diot ezetz, eta hala egin nuen nik sinesten dudanaren guztiz kontrakoa zelako politikoki eta etikoki".
- Berria, 2025[1]
- "Zaila zait aurkitzea zer performance mota egin nahi dudan, eta hor bai, adiskidetze moduko bat eduki behar izan dut neure buruarekin. Uste dut urte askoan gauza femenino asko alboratu ditudala, eta, orain, queer-ak eta transfeminismoak erakutsi didanetik abiatuta, kontrako bidea egiten ari naiz, feminitatea nolabait besarkatzeko; hor nabil".
- Berria, 2025[1]
Erreferentziak
[aldatu]Kanpo estekak
[aldatu]- Goñi, Maialen. Jone Laspiur: “Aldaketa handia izan da, baina oso organikoa” (Zinea, 2020)
- [Bideoa, EITB, 2025] Harreman berezia du dortokekin Jone Laspiur aktore eta abeslariak.
- Jone Laspiur La Resistencia saioan. [Zu Zeu, 2020]