Julio Cortázar
Itxura
(Julio Cortazar(e)tik birzuzenduta)
Julio Florencio Cortázar (Brusela, Belgika, 1914ko abuztuaren 26a - Paris, 1984ko otsailaren 12a) idazle eta intelektual argentinarra izan zen.
Esanak
[aldatu]- "Elementu ludikorik gabeko literatura, literatura aspergarria da".
- Iturria: Nabarra aldizkariaren 96. zenbakia.
- "Hamabost urte nituenetik esan eta esan ari naiz ez dudala jainkoagan sinesten. Zergatik galdetzen didazue berriz ere?"
- Iturria: Argia astekaria
- "Idazleak uztaiaren soka tenkatu eta gezia bota behar du ahalik eta ongien dianarantz; behin gezia botata, ordea, alferrik dira beste guztiak".
- Iturria: Hasier Etxeberria: Idazlea kazetari denean
- "Nolabaiteko tentsioa mantentzen duen kontakizun bat da ipuina, irakurlea harrapatzeko eta, ia halabeharrez, irteera edo bukaera batera eramateko gaitasuna duena".
- Iturria: kritikak.armiarma.com webgunea
- "Rayuela idatzi ez banu, Senara botako nukeen nire burua".
- Iturria: Nabarra aldizkariaren 96. zenbakia.
- "Zatoz nirekin lo egitera; ez dugu amodiorik egingo. Berak egingo digu".