Edukira joan

Michel Houellebecq

Wikiquotetik
Michel Houellebecq (2008)

Michel Thomas edo Michel Houellebecq (Saint Pierre, Reunion irla, 1958ko otsailaren 26a) idazle frantsesa da.

Esanak

[aldatu]

Interventions (1998)

[aldatu]
  • "Jakina da publiko zabalak ez duela arte garaikidea gustuko".
    • Iturria: Deserrotzerako gerturatzeak izeneko atala.
  • "Ez gara bizi; borondatezkoak uste ditugun mugimenduak egiten ditugu. Heriok ezin gaitu heldu; jada hildak gaude.
    • Iturria: Opera Bianca izeneko atala.
  • "Niels Bohrek esaten zuen mendiko etxe batetan harrikoa egiterakoan gertatzen denaren antzerakoa dela hizkuntza. Ura zikin da, baita zapia ere; hala ere, platerak garbitzea lortzen dugu azkenik".
    • Iturria: Opera Bianca izeneko atala.
  • "Emakumeek nekez urkatzen dute haien burua; barbiturikoekin leialak izaten darraite".
    • Iturria: Komedia metropolitarra izeneko atala.

Les particules elementaires (1998)

[aldatu]
  • "Mutil arraroa zen; ez zekien ezer futbolaz, ezta pop-musikaz ere".
    • Iturria: 9. atala.
  • "Antidepresibo eta antsiolitikoen kimikak aurrerapen handiak egin ditu. Zentimetro kubiko batek hamar sentimendu sendatzen ditu".
    • Iturria: 10. atala.
  • "Ez zen oso ederra, baina ni kanpaia jotzearekin nekatuta nengoen".
    • Iturria: 12. atala.

Plateforme (2001)

[aldatu]
  • "Bizitzan, denetarik gerta daiteke, eta ia beti ezer ez".
    • Iturria: 6. atala.
  • "Urteak eman ditzakezu txinatarren artean haien bizimodua batere ulertu gabe".
    • Iturria: 11. atala.
  • "Islama erlijiorik kabroiena da. Korana irakurtzean lur jota geratzen naiz".
    • Liburuaren plazaratzean Lire aldizkarian egindako elkarrizketa.

La possibilité d'une île (2005)

[aldatu]
  • "Gaztetasuna, edertasuna, indarra; maitasun fisikoaren erizpideak hain zuzen nazismoaren berberak dira".
    • Iturria: Lehen atala, Daniel1,6 azpiatala.
  • "Ezin dut munduko basakeria onartu; argi eta garbi, ez dut hori lortzen".
    • Iturria: Lehen atala, Daniel1,11 azpiatala.

Ennemis publics (2009)

[aldatu]
  • "Espazio publikoa etsai-lurralde gisa ikustera ohitu naiz pixkanaka; debeku zentzugabeek eta umilgarriek markatuta dago; ahalik eta azkarren zeharkatzen dut, bizileku pribatu batetik bestera mugitzeko."
  • "Lurralde bat ongi doanean, bertako idazleengandik pesimismo guztia espero daiteke; 50eko hamarkadan adibidez, Frantzian, Camus, Sartre, Ionesco edo Becket idazleak ezbairik gabe onartu ziren. Gaur egun, ordea, Frantziak ezin ditu ni bezalako pertsonaiak jasan".

La carte et le térritoire (2010)

[aldatu]
  • "Gizaki zenbait, euren bizitzako aldi aktiboenean zehar, familia izeneko mikro-elkarteetan bateratzen saiatzen ziren gainera, helburutzat espeziearen ugalketa zutenak, baina saialdi horiek laburrak ziren gehienetan, denboren jitea dela eta".

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Michel Houellebecq
Commonsen artxibo gehiago dago:
Michel Houellebecq