Txinatar atsotitzak
Itxura
(Txinatar atsotitza(e)tik birzuzenduta)
A - B - C - D - E - F - G - H - I - L - M - N - O - P - Q -R - S - T - U - V - Y - Z
A
[aldatu]- "Aberatsen hiletetan ez da ezer falta, beraien heriotza sentitzen duen norbait izan ezik".
- "Arazo batek irtenbidea badu, ez dago kezkatu beharrik. Irtenbiderik ez badu, kezkatzeak ez du ezertarako balio".
- "Arima handiek borondateak dituzte; ahulek, desioak baino ez".
- "Arraina ematen badidazu, gaur jango dut. Arrantzan irakasten badidazu, bihar jan ahal izango dut".
- "Azken orrialdera iristen zarenean, itxi liburua".
B
[aldatu]- "Banbu ernamuinak jatean, gogoan izan landatu zituen gizona".
- "Bedeinkapenak inoiz ez datoz binaka, eta zoritxarrak inoiz ez datoz bakarrik".
- "Besteen onerako ari dena bere onerako ari da".
- "Bezperan egin genuen ongia goizean zoriontasuna dakarkiguna da".
- "Bide ederrek ez dute urrutira eramaten".
- "Bidea ematen duenak bidea zabaltzen du".
- "Bidean esertzen bazara, jar zaitez oraindik geratzen zaizunari begira eta jada egindakoari bizkarra emanez".
- "Bihotzak inoiz ez du hitzik egiten, baina ulertzeko entzun egin behar da".
- "Bizi ezazu zure bizitzako egun bakoitza azkena balitz bezala... Egun batean asmatu egingo duzu".
- "Bizia galdu gabe hiltzea betiereko presentzia da".
D
[aldatu]- "Denda bat irekitzea baino zailagoa da irekita mantentzea".
- "Diruak hitz egiten duenean, egia isildu egiten da".
- "Dorrerik garaienak ere lurrean hasten dira".
E
[aldatu]- "Elur maluta bat inoiz ez da okerreko tokian erortzen".
- "Emakume batek kentzen dituen urteak inoiz ez dira galtzen; beti joaten dira bere lagunetako edozeinengana".
- "Epaiketa bat irabaztea oilo bat eskuratzea eta behi bat galtzea da".
- "Ergelkeria beti aurrean jartzen da ikusia izateko. Azkartasuna, berriz, atzean jartzen da behatzeko".
- "Errazagoa da gorputza tolestea borondatea baino".
- "Errazagoa da zerbait nola egiten den jakitea, egitea baino".
- "Esadazu eta ahaztuko dut, erakutsi iezadazu eta gogora nezake, sar nazazu tartean eta ulertuko dut".
- "Ez dago aspertzen ez duen janari onik, ezta haserretzen ez duen biziorik ere".
- "Ez ezazu inoiz erantzuna ez dagoen lekuetan bilatu".
- "Ez ezazu inoiz euli bat tigrearen buruaren gainean hil".
- "Ez ezeren hitzik eman oso alai zaudenean; ez erantzun gutunik haserre zaudenean".
- "Ez inoiz etsi, ezta atsekaberik ilunenean zaudenean ere, laino beltzetatik ur garbia erortzen da eta".
- "Ez itzazu nahastu, zalduna, zaldiaren trosta eta zeure bihotzaren taupadak".
- "Ez itzazue inoiz zuen desioak erabat asetu; horrela plazer berriak emango dizkiezue zeuen buruari".
- "Ezin duzu eragotzi tristuraren txoriak zugana hegan egitea, baina bai zure ilean habia egitea".
- "Ezin duzu haizea gidatu, baina zure oihalen norabidea alda dezakezu".
G
[aldatu]- "Galdera bat egiten duena ezjakina da bost minututan; egiten ez duena bizitza osoan ezjakina izango da".
- "Galdetu esperientzia duenari, ez ikasketak dituenari".
- "Gizon batek maite duen emakumearen adina du".
- "Gorputza zuzena bada, berdin dio itzala okerra izateak".
- "Gorputzarentzat ez dago espiritua garatzea baino ezer hoberik".
- "Gozatu bizitza, uste duzun baino beranduago da".
H
[aldatu]- "Hamar mila kilometroko bidaia bat urrats bakarrarekin hasten da".
- "Hamar urtez iluntasunean ikasten duena unibertsalki ezaguna izango da nahi duenean".
- "Haserrealdi batean pazientzia baduzu, tristurazko ehun eguni egingo diezu ihes".
- "Hilobiak uneoro irekitzen dira eta betirako ixten dira".
- "Hiru batera doazenean, aginduko duen bat egon behar du".
- "Hobe da atzera itzultzea bidean galtzea baino".
- "Hobe da kandela bat piztea iluntasuna madarikatzea baino".
- "Hobekien itxitako atea irekita utzi daitekeen hura da".
I
[aldatu]- "Ikasleak ez badu maisua gainditzen, ez da hain ona ikaslea eta ezta maisua ere".
- "Ilargia seinalatzen denean, inozoa hatzari begira geratzen da".
- "Inoiz ez akabatu euli bat tigre baten buruaren gainean".
- "Inor ez da bi aldiz ibai berean garbitzen, beti beste ibai bat eta beste pertsona bat da eta".
- "Irribarre egiten ez dakien gizonak ez du dendarik ireki behar".
- "Iturri onak lehorte handietan ezagutzen dira; lagun onak, zoritxarreko garaietan".
J
[aldatu]- "Jadea landu egin behar da harribitxia izateko".
- "Jainkoari bizitza gozatzeko dena eskatu nion, berak dena gozatzeko bizitza eman zidan".
- "Jakin dadin nahi ez baduzu, ez ezazu egin".
- "Jakinduria dakizuna dakizula eta ez dakizuna ez dakizula jakitean datza".
- "Jakintsuak ez du dakiena esaten eta ergelak ez daki zer esaten duen".
- "Jendeak egunero txukuntzen du ilea, zergatik ez bihotza?".
K
[aldatu]- "Korrontearen aurka igeri eginez bakarrik heldu daiteke iturrira".
L
[aldatu]- "Lehen aldian grazia da, bigarrenean erregela da".
- "Leun zapaltzen duena urrutira joaten da".
M
[aldatu]- "Maita itzazu zure auzokoak, baina ez kendu hesia".
- "Maita nazazu gutxien merezi dudanean, orduan izango dut eta beharrik gehien".
- "Medikuntzak senda daitezkeen gaixotasunak bakarrik senda ditzake".
- "Mendia astuna da, baina tximeleta batek katu bat airera jaso dezake".
- "Mendia mugitu duena harri txikiak kentzetik hasi zena da".
- "Mendia zaharrak bezala igo behar da gazteak bezala iristeko".
- "Mihiak biguna delako irauten du; hortzak hautsi egiten dira gogorrak direlako".
- "Mundua aldatzen hasi baino lehen, eman hiru buelta zeure etxean".
N
[aldatu]- "Nora joan nahi duen ez dakienarentzat bide guztiek balio dute".
P
[aldatu]- "Pentsatu gabe ikastea alferrikakoa da, ikasi gabe pentsatzea arriskutsua".
- "Pentsatzearen lana putzu baten zulaketaren antzekoa da: ura arrea da hasieran, baina gero argitu egiten da."
S
[aldatu]- "Sagu baten xalotasunak elefante bat mugi dezake".
- "Sufritzearen beldur denak beldurrez sufritzen du".
T
[aldatu]- "Tinta tanta batek ehun buru pribilejiodunek baino ahal gehiago du".
- "Txinparta soil batek zelaia erraustuko duen suari hasiera eman diezaioke".
- "Txirotasunak lapurrak egiten ditu eta maitasunak olerkariak".
U
[aldatu]- "Urak itsasontzia flotarazten du, baina hondoratu ere egin dezake".
- "Ur sakonetan geldirik dagoen herensugea karramarroen ehizakina bihurtzen da".
- "Urtebeterako planak egiten badituzu, erein arroza. Hamar urtetarako egiten badituzu, landatu zuhaitzak. Bizitza osorako egiten badituzu, hezi pertsona bat".
Z
[aldatu]- "Zakurtegiko zakurrak arkakusoak kendu nahi izaten ditu; zakur ehiztariak ez ditu izaten".
- "Zazpi aldiz erortzen bazara, altxa zaitez zortzitan".
- "Zein bitxia den gizakia, ez du jaiotzea eskatzen, ez daki bizitzen eta ez du hil nahi!"
- "Zerua uretan ikusten duenak arrainak zuhaitzetan ikusten ditu".
- "Zorionekoa garai interesgarriak bizi dituena".
- "Zorte koilarakada batek gehiago balio du jakinduria upel batek baino".
- "Zuhaitz bat landatzeko une onena duela 20 urte izan zen. Bigarren une onena orain da".
- "Zuhaitzik sendo eta indartsuena bere azpian daukanetik bizi da".