Edukira joan

Yolanda Jubeto Ruiz

Wikiquotetik

Yolanda Jubeto Ruiz (Sestao, 1961) ekonomialari feminista aditua da aurrekontu publikoei buruzko esperientziak aztertzeko genero ikuspegiarekin eta emakumeen lan-parte hartzearen ereduetan, baita Latinoamerikako eta Saharako herrialdeetako Giza Garapenaren arloan ere.

Esanak

[aldatu]
  • " Azken finean, guk elkar menpekotasun handia daukagu, jaiotzen garenetik hil arte, beti beste pertsona batzuren zerbitzuak behar ditugu, eta bakarrik geratzen bagara, normalean hor ikusten dira gure ahuleziak. Aldiz, teoria ekonomikoaren arabera, etekinak bakarrik bilatzen ditugu. Ahalik eta etekin ekonomiko gehiago, orduan eta arrakasta gehiago eta gero eta zoriontsuagoak izango gara. Gero eta gauza gehiago kontsumitu behar ditugu merkatuan, azken finean zoriontasun hori lortzeko".
    • Iturria: Euskonews, 2017.[1]
  • "Egia da, ekonomia feministak erdigunean jartzen duenez botere harremanak, eta botere harremanetan ere disparekotasun handiak daudenez —gizon eta emakumeen artean esparru ezberdinetan, eta emakume eta gizon ezberdinen artean—, intersekzionalitatearen bidez, garrantzi handia ematen diola botere ekonomikoari eta botere ekonomikoaren konzentrazioari".
    • Iturria: Euskonews, 2017.[1]
  • "Ekonomia ortodoxoak, azken finean, gero eta gehiago zentratu ditu bere aztergaiak merkatuaren inguruan, eta beti dirua erabiltzen den transakzioak neurtzeko, dena neurtzen du diruaren bidez, eta dena merkatu harremanen bidez. Ekonomia feministak egin duen ekarpena oso esanguratsua da: merkatutik kanpo dauden oinarrizko eta funtsezko jardunbideak eta ekintzak kontutan hartzea. Bereziki kokatzen dugu zaintza lanekin, zaintza lanen kontzeptuaren garapenarekin, gero eta zabalagoa dena".
    • Iturria: Euskonews, 2017.[1]
  • "Hemen, gure herrian —beste herrietan ere—, auzolana agertzen denean adibidez, badaude elkarrekin egiten ditugun gauzak guztion onerako, pentsatzen dugulako gizarte harremanak erdigunean egon behar direla eta funtsezkoak direla gure ongizaterako".
    • Iturria: Euskonews, 2017.[1]
  • "Lehen, etxeko lanen inguruan hitz egiten zen gehiago, gero zaintza lanak, gaur egun, bien inguruan hitz egiten dugu. Egia da, ekonomiak, orokorrean, pentsatu duela hori ez zela jarduera ekonomikoa eta jarduera ez ekonomikotzat hartu dira, eta hori egiten zutenak ere, pertsona ez aktiboak ziren, beti baztertuak izan direnak. Guzti hori, ekonomia jardueraren sustraian dagoela funtsezkotzat jotzen du ekonomia feministak eta horregatik, hainbeste aipatzen dugun iceberg teoria. Ikusten ez denaren zati garrantzitsuena, lan zama handiena hartzen duena eta azken finean, emakumeengan erortzen den zama da, zaintza lanarena: umeen edo pertsona edadetuen zaintza, gehi etxeko lan gehienak. Egia da, gizarte-mailaren arabera, emakume burges batzuk, lan hori kontratatu egingo dutela —normalean emakumeei baita ere— eta orduan merkatura ateratzen da, baina normalean egoera oso prekarioetan."
    • Iturria: Euskonews, 2017.[1]
  • “Sistema kapitalista patriarkal honetan ezberdintasunak areagotzea bere muinean dago, bere izaeraren parte oso garrantzitsua da”.
    • Iturria: Euskonews, 2017.[1]
  • "“Super woman” bat izatea eskatzen zaigu. Eremu guztietan eta bereziki enpresetan edo eremu publikoan, normalean, gizonezkoei baino gehiago eskatzen zaigu. Gizonezkoek suposatzen da badakitela gauza pilo bat egiten, ez zaie eskatzen frogatzea eta emakumezkoei bai".
    • Iturria: Euskonews, 2017.[1]

Erreferentziak

[aldatu]
  1. 1,0 1,1 1,2 1,3 1,4 1,5 1,6 Etxabe Istillart, Miren. Eusko Ikaskuntzako solasaldiak: Mertxe Larrañaga-Yolanda Jubeto. 2017ko urriak 4. Euskonews-Eusko Ikaskuntza. 2019ko abenduaren 22an ikusia.

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Yolanda Jubeto Ruiz