Yuk Hui
Itxura
Yuk Hui filosofo hongkondarra da, filosofia irakaslea eta katedraduna Rotterdameko Erasmo Unibertsitatean (Herbehereak). Filosofiari eta teknologiari buruzko idatziengatik da ezaguna.
Esanak
[aldatu]- "Bioaniztasunari buruz hitz egiten dugunean, ulertu behar dugu gizakien jarduerak ekarri duela, neurri handi batean, bioaniztasuna murriztea: teknologiaren edo pestiziden erabilerak, esaterako. Espezie asko suntsitu dira".
- Argia, 2024[1]
- " Dekolonizazioari buruz pentsatu nahi badugu, oso serio hartu behar dugu teknologiaren auzia, baita lokaltasuna ere. Zein da hemengo lokaltasuna, Donostiarena? Eta Amazoniarena? Eta nola pentsa dezakegu aniztasun horren inguruan bioaniztasunaren, nooaniztasunaren eta teknoaniztasunaren terminoetan?"
- Argia, 2024[1]
- "Ez dago logika arrazional eta unibertsal pururik, logika horiek beti daude leku zehatz batean kokatuta; sinesmen eta uste batzuek ahalbidetzen dituzte, baita mugatzen ere".
- Argia, 2024[1]
- “Ez dut uste mundu bidezkoagorik lortuko dugunik datu gehiago bilduz”.
- Argia, 2024[1]
- "Langabezia masiboak kapitalismoa suntsituko luke, eta kapitalismoak ez du lagako halakorik gerta dadin. Industria berriak garatuko dira langileak esplotatzeko".
- Argia, 2024[1]
- "Naturaren kontzeptua ezin da isolatu bere testuingurutik, eta hainbat natura egongo dira, hortaz. Horri buruz irakurtzen ari nintzela, nire buruari galdetu nion ea zer gertatzen den orduan teknologiaren kontzeptuarekin. Azken batean, natura lotuta dago teknologiaren, artifizialtasunaren eta kulturaren kontzeptuekin, besteak beste. Orduan, hainbat natura badaude, hainbat teknologia egongo dira? Hori izan zen nire lehen galdera".
- Argia, 2024[1]
- "Orain teknologiaren diskurtso bakar batek gidatzen gaitu. Determinismo teknologikoak, hain zuzen".
- Argia, 2024[1]
- "Silicon Valleyko diskurtsoak gidatzen gaitu. Eta haiek hainbat fantasia, gezur, zurrumurru eta profezia zabaltzen dituzte. Kontuz ibili behar dugu horrekin".
- Argia, 2024[1]
- "Teknologia-aniztasunean pentsatu nahi dut, baina ez horretan bakarrik. Matrize bat eraiki nahi dut, hiru aniztasun-mota lotzen dituena: teknoaniztasuna bera, nooaniztasuna –hau da, pentsamenduaren aniztasuna– eta bioaniztasuna. Hiru horien uztarketa proposatzen dut gaur egun dugun egoera pentsatzeko".
- Argia, 2024[1]
- "Teknologiaren oinarrian beti daude esan gabeko ikusmolde kosmologiko, epistemologiko eta ontologiko batzuk, munduko lekuaren arabera".
- Argia, 2024[1]
- "Teknologiari buruz hainbat modutan hitz egin daiteke, mahai bat egiteko teknologiaz hitz egin genezake adibidez, baina teknologia kontzeptu gisa ere azter daiteke. Edo harekin lotuta dagoen beste kontzeptu bat, naturaren kontzeptua. Zer da natura? Ba al dago natura dei daitekeen zera bat? "
- Argia, 2024[1]
- "Teknologiari buruzko diskurtso estuen ondorioz, oso zaila gertatzen zaigu etorkizun posibleei buruz pentsatzea. Eta uste dut askotarikotasunetik irudikatu behar dugula etorkizuna. Baina, nola? Nire proposamena da iraganari eta orainari begiratzea, eta pentsatzea zer izan daitekeen, nola parte har dezakegun, modu konkretuan, teknologien garapenean, komunitateen garapenean, hezkuntza estetikoaren garapenean… Zeren, gaur egun, etorkizunari buruz hitz egiten dugunean gutxi-asko apokalipsiaz hitz egiten dugu".
- Argia, 2024[1]
- "Zer da hautematea? Zer da adimena? Zer da ekintza morala? Galdera horiek, ingeniari informatiko gisa, ez dituzu egiten. Programatzen ikasten duzu. Beste batzuek garatutako algoritmoak kopiatzen, itsasten eta berrantolatzen dituzu, baina hor azpian badaude galdera filosofiko horiek denak".
- Argia, 2024[1]
Erreferentziak
[aldatu]Kanpo estekak
[aldatu]- AZTG solasaldiakTekno-aniztasuna: makinak eta sentsibilitatea. Yuk Hui Oier Etxeberriarekin solasean. [Bideoa. Tabakalera, 2024]
