Antonio Basagoiti
Wikiquote(e)tik
Antonio Basagoiti Pastor (Madril, 1969), euskal politikaria, Euskadiko Alderdi Popularreko burua da 2008. urteaz geroztik.
[aldatu] Esanak
- "Espainiar bandera Eusko Alderdi Jeltzalea bera baino euskaldunagoa da".
- Iturria: El Correo (2007-08-29)
- "Nik deitoratu egiten dut bi goardia hauen biziak eraman dituen, erahil dituen lehergailua, hura garraiatzen zuten terroristei beraiei lehertu ez izana. Eta gainera diot, jendeak jakiteko, atentatu izugarri hau egin duten hauek ez direla euskaldunak, ez dira ezer ere, kaka dira. Euskaldunak jatorrak dira, euskaldunak espainolak dira, euskaldunek bakean bizi nahi dute".
- Testuingurua: 2009ko uztailaren 30ean, Mallorcan izandako atentatua dela-eta.
- Iturria: Cope.es (2009-07-31)
- "PPkoa naiz eta EAJk gauza onak egin dituela onartzen dut".
- Iturria: Argia (2008-11-07)
- "Soberan dagoena ez da Emilio, baizik eta Euskadiko herrietako batasunoak".
- Testuingurua: 2009ko otsailaren 27an, Lazkaoko Herriko Taberna baten aurkako erasotzailea defendatuz.
- Iturria: blogs.periodistadigital.com