Blade Runner

Wikiquote(e)tik
Salto egin: nabigazioa, bilatu
Blade Runner estiloko HDRa.

Blade Runner filmea, Ridley Scottek 1982an zuzendutako zientzia-fikziozko filmea da, Philip K. Dick idazlearen Do Androids Dream of Electric Sheep? eleberrian oinarrituta dagoena.

Esanak[aldatu]

  • "Egin al diozu inoiz froga hau zure buruari?" - Rachael
  • "Ez dago hazkura izan eta hazka egin ezina baino okerragorik, e?" - Leon
  • "Ez dakit zergatik salbatu zidan bizitza. Beharbada, azken memento horietan inoiz baino gehiago maite zuen bizitza, ez bakarrik berea, guztiona, nirea. Berak nahi zuen bakarra guztiok bilatzen ditugun erantzunak aurkitzea zen: nondik nator? Nora noa? Zenbat denbora geratzen zait? Nik egin nezakeen bakarra bertan eseritzea eta nola hiltzen zen ikustea zen". - Rick Deckard
  • "Froga hau replikantea ala lesbiana naizen jakiteko da, Deckard jauna?" - Rachael
  • "Indar bikoitzarekin distiratzen duen argiak denbora erdia irauten du. Eta zuk indar askorekin distiratu duzu, Roy". - Tyrell
  • "Lagunak eraikitzen ditut. Jostailuak dira. Nire lagunak jostailuak dira. Nik egiten ditut. Hobby bat da. Diseinatzaile genetikoa naiz". - J.F. Sebastian
  • "Mugi. Hiltzeko ordua da". - Leon
  • "Ni ez nago lanean. Neu naiz lana". - Rachael
  • "Sinestuko ez zenituzkeen gauzak ikusi ditut. Orion baino haratago sutan zeuden ontziak erasotzen. Tannhäuser atari ondoan, C-izpiek iluntasuna nola argitzen zuten ikusi dut. Une guzti horiek galdu egingo dira, negar tantak euritan bezala. Hiltzeko ordua da". - Roy Batty
  • "Zuek ezberdinak zarete. Hain zarete... perfektuak". - J.F. Sebastian

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedia-logo-v2.svg
Wikipedian artikulu bat dago:
Blade Runner