Castillo Suarez

Wikiquotetik
Castillo Suarez

Castillo Suarez Garcia (Altsasu, Nafarroa Garaia) euskal idazlea da.

Esanak[aldatu]

  • "Laguntasun hitzak besarkatzen dituen era guztietako harremanak egin ditut literaturari esker".
    • Iturria: Argia, 2019.[1]
  • "Niretzako idaztea ez da gauza terapeutiko bat, ez da hondoratuta nagoenean egiten dudan zerbait, ez da hobeki sentiarazten nauen zerbait. Pozik egiten dudan gauza bat da, aztoratuta idazten dut beti".
    • Iturria: Argia, 2019.[1]
  • "Nor eta zer garen ez dugu guk erabakitzen gehienetan, kontrakoa dirudien arren".
    • Iturria: Argia, 2020[2]
  • "Pentsamendu positiboa da gizarteko desberdintasunak justifikatzeko modu bat".
    • Iturria: Argia, 2012.[3]
  • "Teorian gizarte berdinduago eta orekatuago batean bizi gara, baina praktikan emakumeak lehen bezain arrotzak gara jarduera publikoan".
    • Iturria: Argia, 2011.[4]

Erreferentziak[aldatu]

  1. 1,0 1,1 Suarez, Castillo. «Idazteaz». 2019ko martxoaren 3a. Argia. 2019ko ekainaren 4ean ikusia.
  2. Suarez, Castillo. «Argazkiez». 2020ko martxoaren 15a. Argia. 2020ko martxoaren 19an ikusia.
  3. Suarez, Castillo. «Pentsamendu positibo».   2012ko maiatzaren 27a. Argia. 2019ko ekainaren 4ean ikusia.
  4. Suarez, Castillo. «Maripili eta Manolo». 2011ko maiatzaren 15a. Argia. 2019ko ekainaren 4ean ikusia.

Kanpo loturak[aldatu]

  • Castillo Suarez Argian (Iritzi artikuluak).
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Castillo Suarez