Michel Houellebecq
Wikiquote(e)tik
Michel Thomas edo Michel Houellebecq (Saint Pierre, Reunion irla, 1958ko otsailaren 26a) idazle frantsesa da.
Edukiak |
[aldatu] Esanak
[aldatu] Interventions (1998)
- "Jakina da publiko zabalak ez duela arte garaikidea gustuko".
- Iturria: Deserrotzerako gerturatzeak izeneko atala.
- "Ez gara bizi; borondatezkoak uste ditugun mugimenduak egiten ditugu. Heriok ezin gaitu heldu; jada hildak gaude.
- Iturria: Opera Bianca izeneko atala.
- "Niels Bohrek esaten zuen mendiko etxe batetan harrikoa egiterakoan gertatzen denaren antzerakoa dela hizkuntza. Ura zikin da, baita zapia ere; hala ere, platerak garbitzea lortzen dugu azkenik".
- Iturria: Opera Bianca izeneko atala.
- "Emakumeek nekez urkatzen dute haien burua; barbiturikoekin leialak izaten darraite".
- Iturria: Komedia metropolitarra izeneko atala.
[aldatu] Les particules elementaires (1998)
- "Mutil arraroa zen; ez zekien ezer futbolaz, ezta pop-musikaz ere".
- Iturria: 9. atala.
- "Antidepresibo eta antsiolitikoen kimikak aurrerapen handiak egin ditu. Zentimetro kubiko batek hamar sentimendu sendatzen ditu".
- Iturria: 10. atala.
- "Ez zen oso ederra, baina ni kanpaia jotzearekin nekatuta nengoen".
- Iturria: 12. atala.
[aldatu] Plateforme (2001)
- "Bizitzan, denetarik gerta daiteke, eta ia beti ezer ez".
- Iturria: 6. atala.
- "Urteak eman ditzakezu txinatarren artean haien bizimodua batere ulertu gabe".
- Iturria: 11. atala.
[aldatu] La possibilité d'une île (2005)
- "Gaztetasuna, edertasuna, indarra; maitasun fisikoaren erizpideak hain zuzen nazismoaren berberak dira".
- Iturria: Lehen atala, Daniel1,6 azpiatala.
- "Ezin dut munduko basakeria onartu; argi eta garbi, ez dut hori lortzen".
- Iturria: Lehen atala, Daniel1,11 azpiatala.
[aldatu] Ennemis publics (2008)
- "Lurralde bat ongi doanean, bertako idazleengandik pesimismo guztia espero daiteke; 50eko hamarkadan adibidez, Frantzian, Camus, Sartre, Ionesco edo Becket idazleak ezbairik gabe onartu ziren. Gaur egun, ordea, Frantziak ezin ditu ni bezalako pertsonaiak jasan".
- Iturria: Berria egunkaria.