Tales

Wikiquote(e)tik
Salto egin: nabigazioa, bilatu

Tales edo Tales Miletokoa, grekoz Θαλης (Mileto?, c. K.a. 624 - c. K.a. 546), Antzinako Greziako filosofo presokratikoa. Matematiko eta astronomo nabarmena ere izan zen.

Esanak[aldatu]

  • "Aukeratu gauza on bakar bat".
  • "Azkarrena ulermena da, dena azkartzen duelako".
  • "Bilatu beti zereginen bat, daukazunean, ondo egitean bakarrik pentsa".
  • "Dena jainkoz beterik dago".
  • "Ederrena mundua da, jainkoaren lana delako".
  • "Ederatsuna ez dator gorputz lirain batetik, ekintza ederretatik baizik".
  • "Enbidia gizakietan naturala bada, hobe zure oparotasuna ezkutatu eta berau ekiditzea".
  • "Gauzarik errezena besteengatik gaizki esaka ibiltzea da".
  • "Gauzarik handiena espazioa da, dena bere baitan duelako".
  • "Gizakien ondasun komun bakarra esperantza da. Dena galdu dutenak ere edukitzen dute".
  • "Gorputzaren zoriontasuna osasunean dago; ulermenarena jakiturian".
  • "Hartu zuretako beste bati emandako aholkuak".
  • "Hitz asko ez dira gogo zuhurraren erakusle".
  • "Hitz askok ez dute jakinsua bermatzen; jakintsuak, beharrak eskatutakoan hitzegiten du eta beharraren araberako hitz neurtuekin".
  • "Indartsuena beharra da, dena menperatzen duelako".
  • "Jakintsuena denbora da, dena argitzen duelako".
  • "Jakintza bakarra bilatu".
  • "Konponbideren bat bilatzen baduzu eta ezin baduzu aurkitu, denborari eskatu aholkua, berau bait da jakintzarik gorena".
  • "Neurria izan bedi zure orakulua".
  • "Plazerrik gorena, desiratuena lortzea da".
  • "Zaindu zure hitzak; beraiek ez ditzatela zu eta zurekin bizi direnen artean hesirik eraiki".


Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedia-logo-v2.svg
Wikipedian artikulu bat dago:
Tales