1929ko kraxa

Wikiquotetik

1929ko kraxa (ingelesezko crash hitzetik) edo 1929ko Wall Streeteko porrota XX. mendean Ameriketako Estatu Batuetako burtsan gertatutako ezbeharrik handiena da. Hiru fase erabiltzen dira burtsa balioen hondamena adierazteko: Ostegun Beltza, Astelehen Beltza eta Astearte Beltza. Denak dira egokiak, hondamena ez baitzen izan egun bakarreko afera. Lehen hondamena Ostegun Beltza izan zen, 1929ko urriaren 24an, baina okerragoak izan ziren hurrengo Astelehen Beltza eta Astearte Beltza, 1929ko urriaren 28an eta 1929ko urriaren 29an, izualdia hedatuz. Burtsa beheraldiak hilabetez jarraitu zuen.

Esaerak[aldatu]

  • Berehala, antzerkiak baino askoz ere negozio erakargarriago batek harrapatu gintuen herritarrak eta ni. Hura balioen merkatua izeneko kontutxo bat zen. Oso gauza atsegina zen ni negoziatzaile trebea nintzela ohartzea. Edo, hala zirudien behintzat, erosten nuen guztiarekin balioa handitzen baitzen. (...) Ez nuen sekulan etekinik izan. Zentzugabea zen akzio bat hogeita hamarrean saltzea, urtebetera bi edo hiru aldiz gehiago balioko zuela jakinda.
 — Groucho Marx
  • Nire ezagun guztiek jarria zuten begirada burtsan: iturginak, harakinak, okinak (...); denak aberasteko irrikan, soldatak (eta askok bizitza osoko aurrezkiak) Wall Street-era bota zituzten. (...). Egun jakin batez, merkatua balantzaka hasi zen. Bezero urduriago batzuk izutu eta akzioak saltzen hasi ziren. Izu-laborriak, laster, jendearen sen ona zapuztu zuen, eta denak akzioez libratzen hasi ziren. Nire ezagun batzuek milioiak galdu zituzten. Zorionekoa ni, galdu nuen gauza bakarra, 240.000 dolarreko dirutza izan baitzen (...); nire diru guztia, alegia".
 — Groucho Marx