Edukira joan

1984 (eleberria)

Wikiquotetik
1984ko fikziozko mundua

1984 George Orwellek 1948an idatzitako fikzio-politika eleberri distopikoa da.

Esanak

[aldatu]
  • "Alderdiak esaten zizun begiekin ikusten eta belarriekin entzuten zenituenak ukatzeko".
  • "Alderdiari ez zaizkio axola ageriko egintzak; gogoa, pentsamendua da guri axola zaigun gauza bakarra". - O'Brien
  • "Anaia Nagusia zu zelatatzen ari da".
  • "Anaia Nagusiak zaindu egiten zaitu".
  • "Anaia Nagusiaren aurpegia aienatu egin zen, eta, haren lekuan, Alderdiaren hiru sloganak agertu ziren letra lodi eta larriz: Gerra da bakea. Askatasuna da esklabotza. Ezjakintasuna da indarra".
  • "Azkenean, nola dakigu bi gehi bi lau direla? Edo grabitatearen indarrak eragin egiten duela? Edo iragana ezin aldatuzkoa dela? Baldin eta iragana eta kanpoko mundua norberaren gogoan baizik ez badaude, eta gogoa bera kontrolatu egin badaiteke, orduan zer?"
  • "Boterea ez da bitartekoa; boterea helburua da". - O'Brien
  • "Despotismo zaharraren agindua zen <<Ez duzu halakorik egingo...>>. Totalitaristena zen <<Hau eta hori egingo duzu>>. Gurea da <<Zu hau eta hori zara...>>. - O'Brien
  • "Egunero Londresen gainera erortzen ziren bonba hegalariak Ozeaniako gobernuak berak jaurtiko zituen beharbada, jendea izututa mantentzeko bakarrik".
  • "Emaztea eta hiru seme-alaba ditut. Horietako zaharrenak sei urte eskas ditu. Laurak hartu eta nire aurrean gorputza moztu diezaiekezue, eta nik kexatu gabe ikusiko dut. Baina ez nazazue 101. gelara eraman".
  • "Etorkizuna nolakoa izango den jakin nahi baduzu, imajina ezazu bota bat giza aurpegi bat zanpatzen... Etengabe". - O'Brien
  • "Ez da iraultza mantentzeko diktadura bat ezartzen; iraultza egiten da diktadura bat ezartzeko".
  • "Ezin zituzten zure sentimenduak aldatu; egiaz, norberak ere ezin zituen aldatu, nahita ere".
  • "Gertakariek beste zerbait frogatzen badute, gertakariak aldatu beharko dira".
  • "Iragana kontrolatzen duenak, zioen Alderdiaren esloganak, etorkizuna kotrolatzen du: oraina kontrolatzen duenak iragana kontrolatzen du.
  • "Izatez, ezer ez zen legez kanpokoa, legerik ez bait zegoen".
  • "Oraina kontrolatzen duenak iragana kontrolatzen du. Iragana kontrolatzen duenak etorkizuna kontrolatuko du".
  • "Ulertzen dut nola: ez dut ulertzen zergatik".
  • - "Zenbat hatz ikusten dituzu hemen, Winston? - O'Brien
- Lau. - Winston
- Eta alderdiak bost direla esango balizu?" - O'Brien

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
1984 (eleberria)
Commonsen artxibo gehiago dago:
1984 (eleberria)