Aitziber Garmendia

Wikiquotetik
Jump to navigation Jump to search
Aitziber Garmendia 2020 (cropped).jpg
Aitziber Garmendia 2020 (cropped)

Aitziber Garmendia Mendizabal (Zaldibia, Gipuzkoa, 1982ko abenduaren 10a) aktorea eta umorista da.

Esanak[aldatu]

  • "Entseguetan ernalketa prozesu bat dago, bizi berri bat sortzen joaten gara. Azkenean estreinua erditzea da horrek dakarren nerbio guztiekin, min guztiekin eta poztasun guztiekin".
    • Iturria: Baleike, 2019 [1]
  • "Euskal Herrikoa nahiko zirkulu itxia da. Betiko aktoreak gaude, jira eta bira, eta behar gaituztenak kanaberarekin ateratzen gaituzte. Normala besteak mareatzea!"
    • Iturria: Argia, 2008[2]
  • "Euskaraz etxeko zapatilekin bezalaxe ateratzen naiz, segurtasunez, lasai. Gaztelaniaz, aldiz, beti atzera botata, konkortsu edo".
    • Iturria: Argia, 2008[2]
  • "Ea mugitzen naizen mundu hau matxista den? Supermatxista, batez ere komediarekin zerikusia duena, nire mundua baita, eta horretan aritzen naiz gehien. Ia gizonentzat bakarrik den espazioa da, komediak haientzat idazten dira batez ere".
Stylo Jatorrizko testua, gaztelaniaz: «¿Que si este mundo en el que me muevo es machista? Supermachista, sobre todo lo que tiene que ver con la comedia, que es mi mundo, a lo que me dedico más. Es un espacio casi exclusivo de los hombres, las comedias se escriben sobre todo para ellos.»
  • Iturria: Diario Vasco, 2018[3]
  • "Umetan Txiribiton izan nahi nuen, gizona eta potoloa".
  • Iturria: Ahotsak, 2019[4]

Erreferentziak[aldatu]

  1. Baleike. «Aitziber Garmendia: “Ritak gehiago ikasi nahi du bizitzan eta Frankek bizitza bizi nahi du”». 2019ko urtarrilaren 4a. Baleike. 2020ko ekainaren 6an ikusia.
  2. 2,0 2,1 Colina, Sustrai. «Behar gaituztenean, kanaberarekin ateratzen gaituzte aktoreak».2008ko otsailaren 10a. Argia. 2020ko ekainaren 6an ikusia.
  3. Vozmediano, Ana. Aitziber Garmendia, actriz: «La comedia es machista, los papeles se escriben para hombres», Diario Vasco, 2018ko martxoaren 8a. 2020ko ekainaren 6an ikusia.
  4. Aitziber Garmendia. «Umetan Txiribiton izan nahi nuen, gizona eta potoloa».2019ko irailaren 26a. Ahotsak.eus, 2020ko ekainaren 6an ikusia.


Kanpo estekak[aldatu]

Wikipedia-logo-v2.svg
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Aitziber Garmendia