Aljebra
Itxura
Aljebra zenbaki eta bestelako objektu matematikoen arteko eragiketa eta erlazioak aztertzen dituen matematikaren adarra da.
Esanak
[aldatu]- Ilargiaren inguruan eleberriko elkarrizketa:
- Eta jakingo al zenuen kalkulu hura egiten? - galdetu zuen Michel Ardanek.
- Zalantzarik gabe. Nichollek eta biok zehaztu egingo genuen, Behatokiaren oharrak neke hori gainetik kendu izan ez baligu.
- Bada, Barbicane lagun zaharra - erantzun zuen Michelek -, aurrena burua moztu beharko zidaten niri, oinetatik hasita, problema hura ebazten jarri baino lehen!
- Aljebra ez dakizulako - ihardetsi zion lasai Barbicanek.
- A! Zuek, x jaleok! Uste duzue dena esanda dagoela aljebra esandakoan..
- Michel -esan zion Barbicanek- mailurik gabe burnia edo golderik gabe lurra landu daitekeela uste al duzu?
- Nekez.
- Bada, aljebra lanabesa da, goldea eta mailua bezalaxe, eta lanabesa ona erabiltzen dakienarentzat. - Jules Verne - Ilargiaren inguruan (1869).