Amelia Barquín

Wikiquotetik
Jump to navigation Jump to search
Amelia Barquin

Amelia Barquin unibertsitateko irakaslea da. Hezkidetza, kulturartekotasuna eta hizkuntza ez sexista gaietan aditua da.

Esanak[aldatu]

  • "Lehenik eta behin konturatu beharko ginateke zelako genero-presioa egiten ari garen gure seme-alabengan, ilobengan, ikasleengan... Eskolan zein etxean, askatasunerako zirrikituak be­har dituzte umeek, generoari dagokionez, euren buruak eraiki ahal izateko."
    • Iturria: Argia, 2016.[1]
  • "Gogora dezagun, lehendabizi, generoa eraikuntza sozial eta kulturala dela. Pertsonak bi sexuen arabera sailkatu eta gero, sexu bakoitzari ­izateko eta jokatzeko modu bat ­egozten zaio, sozializazioaren bidez haragitzen dena. Oposizioan dauden bi generoetan hainbat eragilek laguntzen diote sozializatze horri: familiek, eskolak, erlijioak, komunikabideek, kultur produktuek…"
    • Iturria: Hik Hasi, 2014.[2]
  • "Lehen esaten zen hizkuntza batzuk besteak baino sexistagoak zirela, eta ranking moduko bat egin zen: gaztelania oso sexista zen eta euskara, berriz, apenas. Gerora ikusi da ez dela egokia hizkuntzei buruz honela hitz egitea. Erabilera da gakoa: erabiltzaileak aukeratzen du, hizkuntzak berak ez du ezertara behartzen."
    • Iturria: Habe Ikasbil, 2011. [3]
  • “Umeak janzterakoan estaltzea, eroso egotea, hotzik ez pasatzea... izan behar lukete irizpide nagusiak, baina batzuetan estetikari ematen diogu lehentasuna eta bidaltzen ditugu ez mugitu ez zikindu ezin dutela.”
    • Iturria: Argia, 2018.[4]

Erreferentziak[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedia-logo-v2.svg
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Amelia Barquín