Amelia Tiganus

Wikiquotetik
Jump to navigation Jump to search
Amelia Tiganus

Amelia Tiganus (Galați, Errumania, 1984ko martxoaren 11) aktibista feminista da. Esplotazio sexualaren biktima izan eta gero, abolizionista eta Feminicio.net plataformako koordinatzailea da.

Esanak[aldatu]

  • "13 urtegaz talde bortxaketa bat jasan nuen. Hortik aurrera, nire bizitzan haustura bat dago, ez bakarrik bortxaketagatik. Sozialki suposatu zuena ere gogorra izan zen: marginalizazioa, estigmatizazioa, berbiktimizazioa... Momentu horretatik aurrera, bortxaketak sistematikoak izan ziren. Etsi egin behar nuen. Askotan, hori kontsentimenduagaz nahasten da. Bizirik irauteko modu bat da."
    • Iturria: Anboto, 2019.[1]
  • "Askotan pentsatzen dugu salerosketa oso bortitza dela, bahituta eramaten dituztela emakumeak... Batzuetan hala da, baina beste batzuetan askoz sotilagoa da: ni ez nintzen ohartu saldu nindutela".
    • Iturria: Berria, 2016.[2]
  • "Berdin zuen nik sexu harremanak izan nahi nituen ala ez; ez nuen ezetz esateko aukerarik, ez neukan hitzik, puta bat nintzelako".
    • Iturria: Berria, 2016.[2]
  • "Bortxatzaile eta putero baten artean dagoen ezberdintasuna da puteroek ordaindu egiten dutenez erantzukizuna kentzen zaiela".
    • Iturria: Anboto, 2019.[1]
  • "Emakumeen salerosketaren biktima baino gehiago, emakumeen aurkako indarkeriaren biktima sentitzen naiz, bortizkeria horrek markatu baitu nire bizitza".
    • Iturria: Berria, 2016.[2]
  • "Euskal Herrian kultura putero handia dago. Ezin dugu ahaztu gizonik gehienek kuadrilako afaria, jaiak edo despedidaren bat izaten dutela astean behin, eta prostituzio-etxeetan amaitzen dutela. Gizonek maskulinitate patriarkal horregaz jarraitzen dute, eta geroago eta prostituzio-etxe eta pisu gehiago daude".
    • Iturria: Anboto, 2019.[1]
  • "Orain bost urte teoria feminista ezagutu nuen, eta, une horretan, bizitako guztiari berbak ipini ahal izan nizkion. Nire istorio pertsonala ez zela nirea bakarrik konturatu nintzen. Patriarkatuak gizonen esku ipintzen dituen emakumeen historia dela konturatu nintzen. Momentu horretan konturatu nintzen errua eta lotsa sentitu behar dutenak ez garela egoera hori bizi duten emakumeak, sistema honek, estatuak, proxenetek, puteroek  eta beste alde batera begiratzen duen gizarteak baino".
    • Iturria: Anboto, 2019.[1]
  • "Prostituzio-etxeak emakumeak deshumanizatzen dituzten kontzentrazio esparruak dira. Objektu bilakatzen gaituzte, proxenetak aberasteko eta puteroek ondo pasatzeko".
    • Iturria: Anboto, 2019.[1]
  • "Zebitzari moduan lan egiten nuen jatetxean, putero asko aurkitu ditut euren bikotekideagaz bazkaltzen. Beste pertsona batzuk ematen zuten, otzanagoak. Emakume horiek ez lukete sekula ere pentsatuko gizon horiek putero batzuk direla. Baina, transformatu egiten dira, ahal dutelako eta onartu egiten zaielako. Horrela indartzen dute euren maskulinitatea, emakumeak iraintzen".
    • Iturria: Anboto, 2019.[1]

Erreferentziak[aldatu]

  1. 1,0 1,1 1,2 1,3 1,4 1,5 Guenetxea, Jone. “Prostituzio-etxeak emakumeak deshumanizatzen dituzten kontzentrazio esparruak dira”. 2019ko ekainaren 14a. Anboto. 2020ko abuztuaren 7an ikusia.
  2. 2,0 2,1 2,2 Asensio Lozano, Maite. "Neonen osteko bizitzatik".2016ko ekainak 1. Berria. 2020ko abuztuak 7an ikusia.

Kanpo estekak[aldatu]

Wikipedia-logo-v2.svg
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Amelia Tiganus