Ana Galarraga
Itxura
Ana Galarraga Aiestaran (Zarautz, 1970) zientzia-komunikatzailea da eta euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa euskaraz eta genero-ikuspegiarekin sustatzen du.
Esanak
[aldatu]- "Aukera-berdintasunak bermatuta egon beharko lukeela iruditzen zaigun arren, datuek garbi erakusten dute zientzia-eremuan genero-bereizketa nabarmena dela, gaur egun ere".
- Iturria: Berria, 2018[1]
- " Deigarria da hainbeste jendek pentsatzea ikertzaile-lana erakargarria dela gazteentzat [... ] Badirudi jendea ohartzen dela egoera ez dela bidezkoa. Zaindu ditzagun, beraz, ikertzaile gazteak; beharrean daude, eta guk ere badugu haien beharra".
- Iturria: Berria, 2017 [2]
- "Dena den, agian benetako auzia ez da zenbat urte bizi, baizik eta nola. Hain zuzen ere, kezka hori plazaratu du Osasunaren Mundu Erakundeak. Bizi-itxaropena luzatzea lorpen handia dela aitortzen badu ere, gizartea egoerara egokitu behar dela aldarrikatzen du, adineko pertsonen osasuna zaintzeko ez ezik, baita gainerako eskubideak errespetatzeko ere".
- Iturria: Berria, 2017[3]
- "Klitoria emeen sexu-organoetako bat da, eta, emeen beste sexu-organoak eta sexualitatea bera bezala, gutxi eta gaizki ikertu da. Gutxi, arren sexu-organoekin alderatuta; eta gaizki, aurreiritziek eta ikuspegi matxistak azterketa zuzena eta zorrotza egitea eragotzi dutelako".
- Iturria: Berria, 2019[4]
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Galarraga, Ana. "Neska, ez duzu zientzialari itxura" 2018ko urtarrilak 28. Berria. 2020ko martxoaren 19an ikusia.
- ↑ Galarraga, Ana. "Zaintzaren beharra ikerketa- munduan ere" 2017ko abenduak 31 Berria. 2020ko martxoaren 19an ikusia.
- ↑ Galarraga, Ana. "Bizi-ixaropenaren muga" 2017ko uztailak 9. Berria. 2020ko martxoaren 19an ikusia.
- ↑ Galarraga, Ana. "Klitoriaren mitoa, gaindituta" 2019ko abenduak 6 Berria. 2020ko martxoaren 19an ikusia.