Anari
Jump to navigation
Jump to search
Anari Alberdi (Azkoitia, Gipuzkoa, 1970) euskal abeslaria eta konpositorea da. 2018an musikariaren ibilbideari ematen zaion Adarra saria irabazi duen lehen emakumea da.
Esanak[aldatu]
- "Argi dago emakumeren batek aurretik arrakasta lortu izan balu aldaketa arinagoa izango litzatekeela, baina gauzak izan diren moduan ikusita aurrera jarraitu behar dugu, gauzak naturaltasunez, bihotzez eta pasio handiz eginez".
- Iturria: Argia (2007ko urriaren 5a)
- "Diskoekin eta abestiekin argazkiekin gertatzen dena gertatzen da. Zein da gehien gustatzen zaizun argazkia? Bada, beti azkena egiten duzuna."
- Iturria: Euskaljakintza (2007ko urriaren 30a)
- "Ez dut uste pertsona konformista naizenik. Artistikoki ez behintzat. Eta bestela ere ez. Nik uste adinarekin gertatzen den gauza bat dela; ez da konformatzea, ulertzea da. Ulertzen duzu batzutan gauza txarrak onerako izan direla eta gauza onak txarrerako izan daitezkeela. "
- Iturria: Gaztezulo (2015ko ekainaren 1a)
- "Hitzetan nik agintzen dut, hori argi dago."
- Iturria: Gaztezulo (2015ko ekainaren 1a)
- "Sinetsi beharra daukat sortzaile naizen aldetik eman didatela saria, eta urteetan nik eta nire ingurukoek egin dugun lanaren ondorio dela."
- Iturria: Argia (2018ko ekainaren 21a)
- "Topikoa da esatea gizonek idazten dutena unibertsala dela, hau da, denena dela, eta emakumeek egiten duguna soilik emakumeentzat dela. Larriena zera da, emakumeok, neurri batean, sinetsi dugula hori eta, gainera, topiko horren arabera, emakumearenak gutxiago balio duela. Oso gai potoloa da, eta, egia esan, niri ere kostatu zait horretaz jabetzea."
- Iturria: Jalgika (2016ko maiatzaren 16a)