Edukira joan

Arabiar atsotitzak

Wikiquotetik
Arabiar idazkia.
  • "Adi egon etsaiak irribarre egiten dizunean, piztiak ere hortzak erakusten ditu eta eraso aurretik".
  • "Ala handia da, baina ondo lotu zure gamelua".
  • "Ankerkeria koldarren indarra da".
  • "Begirada bat ulertzen ez duenak azalpen luze bat ere ez du ulertuko".
  • "Belarriek ez diote ezertarako balio burmuin gorrari".
  • "Dirua duen zakurrari zakur jauna deitzen zaio".
  • "Esku bakarrak ezin du txalorik jo".
  • "Ez ezazu berbarik egin, esango duzuna isiltasuna baino ederragoa ez bada".
  • "Ez zaitez saiatu makila oker baten itzala zuzen jartzen".
  • "Gizon batek gamelu baten antza duzula esaten badizu, ez egin kasurik. Bik esaten badizute, begira ezazu zure burua ispiluan".
  • "Gizonak ezin du bere itzaletik kanpora jauzi egin".
  • "Iluntasuna madarikatzea baino hobea da argia piztea".
  • "Isiltasunaren zuhaitzetik segurtasunaren fruitua dago zintzilik".
  • "Jainkoak ez zien ezjakinei ikasteko betebeharra jarri, dakitenei erakusteko zina eginarazi aurretik".
  • "Konponbidea badu, zergatik kexatzen zara? Eta konponbiderik ez badu, zergatik kexatzen zara?"
  • "Lagun batek etsai batek baino min gehigo egiten du".
  • "Noiz izango da munduaren azkena? Ni hiltzen naizen egunean".
  • "Txakurrak zaunkaka, karabana pasa egiten da".
  • "Zigor itzazu inbidia dizutenak eurei ongia eginez".