Edukira joan

Arantxa Urretabizkaia Bejarano

Wikiquotetik

Arantxa Urretabizkaia Bejarano (Donostia, Gipuzkoa, 1947ko uztailaren 1a) euskal idazle eta kazetaria da. Eleberrigintzan jardun izan du batik bat, baina olerkigintzan eta gidoigintzan ere egin ditu lanak. Feminista da, eta Hondarribiko alardean emakumeek gizonen pare desfilatzeko eskubidearen aldeko borrokan nabarmendu da. Izan ere, Hondarribian bizi da azken hamarkada hauetan.

Esanak

[aldatu]
  • “Adostasunaren bertuteak ikasi ditut, desadostasunei esker”*
    • Iturria: Berria, 2016.[1]
  • “Geroztik ez nau beldurrak beldurtzen”*
    • Iturria: Berria, 2016.[2]**
  • “ Gizarte honek gorroto du zahartzaroa, zuzenki gorroto ere. Eta horren errudun nagusia nire belaunaldia dela iruditzen zait. Guk asmatu genuen gaztaroa zela bertute guztien gailurra. Lehen pertsona helduak zeuden gailurrean, eta nire belaunaldiak erabaki zuen gaztetasuna zela gailurra, hortik aparte dena okerrera zihoala. Eta ziur aski, orain guri tokatzen zaigu zahartzaroa errebindikatzea”.*
    • Iturria: Argia, 2011.[3]**
  • “Nik ordezka dezaket euskal literatura Chicagon, Mexikon edo Milanen, baina Hondarribian ez; eta bizitza erdia baino gehiago egin dut hemen, 1981etik”*
    • Iturria: Berria, 2017.[4]**


Erreferentziak

[aldatu]