Arrate Egaña
Itxura
Arrate Egaña Gimenez (Errenteria, Gipuzkoa, 1963ko maiatzaren 24a) euskal idazlea da.
Esanak
[aldatu]- "Azaleko koadroa [Itzalen distira liburuan] duela urte pila bat egin nuen, eta orduan ere sakrifizioaren ideia nuen buruan. Gustuko dut pintatzea, baina ahal dudanean bakarrik egiten dut".
- Iturria: Berria, 2022 [1]
- "Batzuentzat itzala dena argia izan daiteke beste batzuentzat; tristea da, batzuetan krudela ere bai, baina askotan horrela da. Pertsona oso ezberdinak gara, bizitzan oso puntu desberdinetan gaude, eta horrelako egoerak gertatzen dira. Nik zure itzaletik argia hartu ahal dut".
- Iturria: Berria, 2022 [2]
- "Nire idazteko erritmoa aldakorra da, irregularra. Segun nola nagoen... Ez da bakarrik lana, ez da bakarrik denbora. Neuk egon behar dut idazteko moduan. Umeentzat idazten oso ondo pasatzen dut. Ni hasi nintzen idazten helduentzat, gaztelaniaz —Filologia Hispanikoa ikasi nuen—, eta alabak jaio zirenean interesatu nintzen mundu horrekin. Inoiz ez dut utzi helduentzako literatura. Idaztea ez da izaten erabaki kontziente bat, intuizioari men egiten diot".
- Iturria: Berria, 2022 [1]
- "Planteatzen dut beste batzuek proiektatzen edo sortzen duten itzala argigarria edo distira izan daitekeela beste batzuentzat".
- Iturria: Berria, 2022 [2]
- "Uste dut narrazioak irakurtzean bekokia zimurtzen zaigula batzuetan; klik bat gertatzen da, eta pertsonaiek kezka edo arazo horri buelta nola emango ote dioten pentsatzen jartzen zara, zein izango den bilatuko duten irtenbidea, zein izango den euren erabakia... Uste dut idazleak egunerokotasuna bihurritzen duela; ez dakizu zein izango den irtenbidea; batzuetan, hobe jakingo ez bagenu".
- Iturria: Berria, 2022 [2]
- "Zerbaiten alde egiten duzu, zu izorratuta eta bestea onuragarri irtenda. Ideia hori beti interesatu zait: nola denbora guztian aukeratzen dugun zer pauso eman, eta nola beste batzuk atzean gelditzen diren. Ni batzuetan kontziente izan naiz atzean utzi dudanak sekulako mina eman didala. Batzuen sakrifizioa besteen onura dela ikusten da ipuinetan".
- Iturria: Berria, 2022 [1]
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ 1,0 1,1 1,2 Imaz, Andoni. «Interesatzen zaizkit emozioak, baina ez sentimentalismoa». 2022ko azaroak 11. Berria. 2022ko azaroaren 11an ikusia.
- ↑ 2,0 2,1 2,2 Sarasola, Ainhoa. "Batzuen iluna, besteen argia". 2022ko ekainak 1. Berria. 2022ko azaroaren 11an ikusia.
Kanpo estekak
[aldatu]- Itzalen distira. Arrate Egaña (Bideoa, 2022)