Begoña Zabala

Wikiquotetik
Begoña Zabala

Begoña Zabala González (Txileko Santiago, 1950) abokatu feminista eta aktibista da.

Esanak[aldatu]

  • "1975ean mugimendu feminista oso erradikala eta politizatua sortzen hasi zen, diktaduraren kontrako borrokan zuzenean eta arlo guztietan parte hartzeko aukera ikusi zuena: eguneroko bizitzan, botere-harremanetan, kalean, festetan… Bateratze bat gertatzen da familietan, lanean, Elizan eta Estatuan dagoen dominazio patriarkalaren aurka".
    • Iturria: Argia, 2018.[1]
  • "1977ko jardunaldiak [feministak] egin genituenean diktadura berantiar batean bizi ginen; gure eskaerak oso oinarrizkoak ziren...Orain mugimendua askoz masiboagoa da; gazte pila bat batu dira borrokara, eta mugimendua berriro ere politizatzea lortu dugu.. Pozgarria da mugimendua berriz politizatzen ari dela ikustea; gu hasi ginenean oso erradikala zen, eta garai gris baten ondoren berriz ere gogortzen ari da".
    • Iturria: Berria, 2019.[2]
  • "Gu hasi ginenean ez genekin zer zen migrazioa; gu atzerriratzen ginen, baina ez genituen kanpotik jasotzen".
    • Iturria: Berria, 2019.[2]
  • "Peña gehienetan gizonezkoek bakarrik hartu zezaketen parte, eta urtean behin madrina edo “amabitxia” aukeratzen zuten emakume guztiak ordezkatzeko, estereotipo ohikoak jarraituz (ederra, apaina…). Urte hartan, [1978] uztailaren 1eko peñen festan amabitxien aurkezpena egin zen zezen plazan. Pankarta pila bat zegoen, amnistia eskatuz edo borrokan zebiltzan preso komunen alde. Bada, EAMekoek [Emakumeen Askapenerako Mugimendua] euren pankartatxoa ere atera zuten: Madrinas kanpora! esaten zuen. Irudi patriarkal horren kontrako mezua zen, urte osoan debekaturik izan ostean emakumea desfile batera eramaten baitzuten mantelina soinean zuela. Alardean egun gertatzen dena ez da oso ezberdina".
    • Iturria: Argia, 2018.[1]

Erreferentziak[aldatu]

  1. 1,0 1,1 Apaolaza, Urko. Begoña Zabala: "Orain badugu ikuspegia esateko errepresio global bat egon zela" 2018ko uztailaren 8a. Argia. 2020ko urtarrilaren 2an ikusia.
  2. 2,0 2,1 Gutierrez lorenzo, Uxue. Feminismoaren erraietan. 2019ko azaroak 2. Berria. 2020ko urtarrilaren 2an ikusia.

Kanpo estekak[aldatu]

Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Begoña Zabala