Edukira joan

Benito Mussolini

Wikiquotetik
Benito Mussolini

Benito Amilcare Andrea Mussolini (Dovia di Predappio, Forlì-Cesenako probintzia, Emilia-Romagna, 1883ko uztailaren 29a - Giulino di Mezzegra, Comoko probintzia, Lombardia, 1945eko apirilaren 28an) italiar politikari, kazetari, eta Alderdi Nazional Faxistaren burua izan zen. 1922-1943 bitartean Italiako Erresumako lehen ministroa izan zen.

Esanak

[aldatu]
  • Asko aipatzen da faxisten indarkeri jarduera. Geurea da indarkeria kontrolatzeko eta, kasua heltzen bada, ezabatzeko gaitasuna (...). Bien bitartean, eta beharrezkotzat izango dugun artean, gure arerioen garezurrak jotzen jarraituko dugu, indar handiagoz edo txikiagoz, hau da, egia barruan sartu arte (...). Faxismoaren kanpoko politikarako egitasmoak hitz bakarra dauka: zabalkundea.Indarkeriari buruz
  • Indarkeria ez da ez-morala, eta zenbaitetan morala ere izan daiteke. Guk gure indarkeriaren aurka kexatzeko eskubidea ukatzen diegu etsaiei. 1919. eta 1920. urteetako indarkeriarekin alderatuta, edota boltxebikeek Errusian erabilitakoarekin alderatuta -bi milioi pertsona exekutatu zituzten eta beste bi milioi espetxeratu-, gure indarkeria haurren jolasa da. Gainera, indarkeria eraginkorra da. 1922ko udan, indarkeria berrogeita zortzi orduz sistematikoki erabilita, propagandaren bidez berrogeitua zortzi urtean lortuko ez genukeena lortu genuen. Horrela, egoera gangrenatsu bat amaiaraztea lortzen duen indarkeria beharrezko indarkeria da, indarkeria santua eta sakratua.

Nazioak gobernatzeko ezinbestekoa da zorrotz eta irmotasunez jokatzea. Gizonak nekatuta daude askatasunaz, orgia bihurtu baita. Gazteria ausart, geldiezin eta latzarentzat, historia berriaren egunsentian jaikitzen denarentzat, beste hitz batzuk are zirraragarriagoak dira; hain zuzen, hiru hitz hauek: ordena, hierarkia eta diziplina.1921ean egindako hitzaldiaren zatia.

  • Ez talderik ez banakorik Estatutik kanpo. Faxismoa Historia klaseen arteko borrokara mugatzen duen eta Estatuaren batasuna ezagutzen ez duen sozialismoaren kontrakoa da (...). Arrazoi berberengatik, faxismoa sindikalismoaren kontrakoa da(...). Faxismoak estatu sendoa nahi du eta Estatua da kapitalismoaren kontraesan gogorrak konpontzeko gauza den bakarra.1922an egindako hitzaldiaren zatia.
  • Apurka-apurka akatsak galtzen doaz eta faxismoa italiar herriaren norabidea zuzentzera dator. Indar berria da, garai berrien adierazlea. Konfiantza harro hori ariman daramagu, gure bihotzaren taupadak neurtzen dituela sentitzen dugu eta badakigu faxismoaren alde lanean ari direla Italiako gazterik osasuntsuenak, ederrenak, sutsuenak (...).

Laster Italiako faxismo kontzeptuak pentsamendu bakarrean batuko dira. Izan ere, honako hau da gure formula erregimen politiko berria sortzeko: "Dena Estatuan, dena Estatuaren asde, ezer ez Estatutik kanpo." Gainera, politikarako bakarrik ezin utzizkoak bizitzara ekarriaz, (...) belaunaldi berria sortuko dugu. Bakoitzak zeregin jakin bat izango du. Batzuetan erakargarri egiten zait (...) klaseak eratzea: hiltzeko prest dagoen gudari klasea, epaile zuzen eta langile klasea, gobernadore indartsu eta zorrotz klasea, esplotatzaile buruargi eta ausart klasea, industri kapitain harroen klasea. Horrela, kategoria handiak sortu, inperio handiak eratzeko ezinbestekoak.Benito Mussolini: "El fascismo expuesto por Mussolini". Madrid, 1934.