Bernardo Atxaga
Itxura
Bernardo Atxaga, benetako izenez Jose Irazu Garmendia, (Asteasu, Gipuzkoa, 1951ko uztailaren 27) gaur egungo euskal literaturan idazlerik ezagunenetarikoa da.
Esanak
[aldatu]- "Basque hitza ezarri dut munduan, ez da gutxi".
- Iturria: argia.com (2009-05-10)
- "Elkarrekin bizi behar dugu elebidunak eta (erdaldun) elebakarrak, konforme. Baina titare bat eramateko prest ez daudenek ezin digute ehun kiloko kaxa bat bizkarrean jarri".
- Administrazioa Euskaraz aldizkaria, 2004
- "Euskaldun izatea lan extra bat izatea da".
- Administrazioa Euskaraz aldizkaria, 2004
- "Euskal Hiriaren gaiarekin aspertuta nago".
- Iturria: argia.com (2009-05-10)
- "Niri esaten zidatenean: «Zergatik idazten duzu euskaraz?» Nik erantzuten nien: «Euskaraz idazten mundu guztira iritsi daitekeelako». Eta jendeak barre egiten zidan, nire lotsagabekeria zelakoan".
- Iturria: euskosare.org (2005-09-27)
- "Zein garrantzizkoa den garrantzirik ez duena".