Biblia

Wikiquote(e)tik
Salto egin: nabigazioa, bilatu
Ingalaterran 1407an idatzitako Biblia

Biblia kristautasunaren eta judaismoaren idazki sakratu eta nagusiak biltzen dituen liburua da.

Bibliako esanak[aldatu]

Itun Zaharra[aldatu]

  • "1Hasieran Jainkoak zerua eta lurra sortu zituen. [...] 33 Eta Jainkoak esan zuen: «Izan bedi argia».
Eta izan zen argia".
    • Hasiera 1, 1 eta 3.
  • "19Zeure bekokiko izerdiz
jango duzu ogia,
lurrera itzuli arte,
handik izan zara hartua eta:
hautsa zara
eta hautsera itzuliko zara".
    • Hasiera 3, 19. Jainko Jaunaren berbak gizonari.
  • "9 Jaunak esan zion Kaini:
—Non da anaia?
Kainek erantzun:
—Ez dakit. Anaiaren zaintzaile ote naiz, bada, ni?
10 Jaunak, orduan:
—Zer egin duk? Hire anaiaren odola lurretik oihuka ari zaidak".
    • Hasiera 4, 9-10.

Itun Berria[aldatu]

  • "1 «Ez gaitzetsi inor, Jainkoak ere ez zaitzaten gaitzets; 2 izan ere, zuek besteak nola epaitu, hala epaituko zaituzte Jainkoak, eta zuek zein neurriz neurtu, neurri beraz neurtuko zaituzte Jainkoak. 3 Nola ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko hagaz ohartzen ez? 4 Eta nola esan diezaiokezu senideari: “Utzi begian duzun lasto-izpia ateratzen”, zuk zeurean haga duzula? 5 Itxurazale hori! Kendu lehenengo zeure begitik haga, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko".
    • Mateo 7, 1-5.
  • "Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea bere burua galtzen eta hondatzen badu?"
    • Lukas 9, 25.

Bibliari buruzko esanak[aldatu]

"Hauxe da etsaia"
II Mundu Gerrako Propaganda afixa, 1933ko maiatzaren 10ean Alemaniako hainbat hiritan judutasunari loturiko liburuen bilketa eta erretzea gogoratzen duena.
  • "Gizon zuria etorri zenean, guk lurra geneukan eta haiek Biblia zeukaten. Begiak itxita otoi egiten irakatsi zidaten eta ireki genituenerako, haiek zeukaten lurra eta guk Biblia".
  • "Uste dut Biblia Jainkoak gizonoi inoiz eman digun oparirik onena dela".

Kanpo loturak[aldatu]

Wikipedia-logo-v2.svg
Wikipedian artikulu bat dago:
Biblia
Commons-logo.svg
Commonsen artxibo gehiago dago:
Biblia